MENU DESPLEGABLE

Lurraren polo magnetikoa aldatzen ari da

Lurraren ipar polo magnetikoa Errusiarantz mugitzen ari da eta zientifikoak harrituta daude. Polo geografikoak ez dira mugitzen baina bai polo magnetikoak, eta azken hauek nabigatzailerako beharrezkoak dira.
1831 urtetik aurrera ipar polo magnetikoa mugitzen ari da baina azken urte hauetan bere sbiadura handiagotu da  54 km/urte lortu arte.Hau dela eta, urte bat baino legenago Nazioarteko Eredu Magnetikoa aldatzera behartuta egon dira.
Lurraren bizitza osoan polo magnetikoen aldaketa desberdinak egon dira. Azkenengoa duela 770.000 urte gertatu zen.
Eremu magnetikoa Lurraren nukleoan sortzen da gainazalean ere nabaritu arren.Eremua kanpo nukleoko burdin likidoaren eta barne nukleoko burdin solidoaren arteko elkarrekintzari esker sortzen da.Normalean eremua indartsua da baina inbertsioa dagoenean ahuldu egiten da.
Eremu magnetikoa mendeko %5a ahuldu egiten da eta azken ikerketek inbertsio batera goazela adierazten dute. Dena den, noiz gertatuko den zaila esatea da.
Gure bizitzan inbertsioa gertatuko balitz nabigatzaileak, sateliteak eta komunikazioak aldatu beharko lituzkete. Zientifikoen ustetan bealdaketa horiek belaunaldi desberdinetan gertatuko lirateke.

                             Iturria:Ashley Strickland, CNN
                             2019-12-18 "muy interesante"



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina