Zabor hau oso arriskutsua da bai astronautentzat, bai eta sateliteentzat
ere, izan ere abiadura handian ari dira biraka lurraren inguruan. Hau dela eta, edozein tresnaren aurka talka eginez gero, hondatu egingo luke
zuzenean.
Espazioko zaborrak badu arriskua espaziora bidaiatzen ez duen
jendearentzat ere.Lehenago edo geroago lurrazalera erortzen dira grabitate indarraren eraginez. Satelite pieza batek pertsona bati buruan jotzeko probabilitatea oso baxua den arren, ez da ezinezkoa.
Espazioko zabor kopurua behar bezain handia balitz, Kessler sindromea deritzona eragin lezake, orbita zaborrez saturatu eta gizakiarentzat erabili ezinik utziz.
Etorkizunean arazo larria bihur daiteke,eta,horregatik, zabor espaziala garbitzeko ahalegin franko egin da, baina dela baliabide teknologikoen gabeziagatik, dela ekonomikoki proiektua bideragarria ez delako,ez dute arrakastarik izan. Hala ere, zenbait agentzia espazial,NASA, esaterako,arazoari irtenbide bat bilatzen saiatu dira. Diotenez,egokiena, lehenik eta behin, radarren bidez zaborra detektatzea litzateke, eta,ondoren,ontziak bidaltzea hondakinak biltzera.
Iturria: Wikipedia;Naturgaia.net
Kanarietako Astrofisika Institutuak garatu duen laserra Teide-ko behatokitik erabiliko da eta balio izango du, zaborra ezabatzeko, identifikatzeko, sailkatzeko, eta mugitzeko arrisku-mota guztiak horrela Nazioarteko Agentzia Espazialerako saihestuz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina