Taula periodikoa errealitate areagotuaren bitartez ikas daiteke baina horretaz aparte apps mugikorrak ere erabil ditzakegu. Ondoko aplikazioak lagungarriak izan daitezke.
Merck PTE
Elementu kimikoei buruzko informazioa ematen du. Esate baterako, masa molekularra, propietate atomikoak, egoera fisikoa tenperaturaren arabera,datu zientifikoa bitxiak...
App honen galdetegietan ikasleak lau erantzunen artean bat aukeratu behar du. Asmatu ahala beste maila batera pasako da. Jokalari askorentzako aukera ere badago elkarri erronka egiteko.
Pantaila nagusian taula periodikoa agertzen da. Elementu bakoitza aukera daiteke bere informazioa jakiteko. Hamar kategoria daude eta Wikipediarako estekak ere agertzen dira.
Elementu kimikoen bilatzailea ere dauka lana errazteko.
Iturria: Educación 3.0
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina