Klima-aldaketaren zientziak 150 urte baino gehiago ditu eta zientzia modernoko area guztien artean ikasiena da, beharbada. Hala ere, industria energetikoak eta presio-talde politikoek 30 urte eramaten dituzte klima-aldaketaren zalantza sorraraziz.
Ukatzaileak mito batzuekin baliatzen dira (kasuetako onenean, berri faltsuetako; txarrenean, gezur lotsagabeetan) zientziara baimena kentzeko. Mito hauetako bost eta izena zikintzen duten proba zientifikoak hemen analizatzen ditugu.
1. Klima-aldaketa ziklo naturaleko zati bat besterik ez da.
Lurraren klimak ez dio inoiz aldatzeari utzi, baina paleoklimatologiaren ikerketak frogatzen du azken 150 urteetan zehar (Industria-Iraultzaren hasieratik) gertatutako aldaketak ezin dira izan naturalak bere salbuespenagatik.
Ukatzaileen esanetan lurreko kima oraindik berreskuratzen ari da Izotz-Aro Txikiaren tenperatura hotzez (1300 K.o.-1850 K.o.), eta gaur egungo tenperaturak Erdi Arokoak baino ez dira (900 K.o.-1300 K.o.). Baina bi etapa horiek eskualdeko (Amerikako, Groenlandiako eta Islandiako ekialdeko, Europako ipar-mendebaldeko) aldaketak ekarri zituzten eta ez zen aldaketa osoa.
Argazkia: NASA
700 erregistro klimatikorekin ikerketak frogatu du klimak azken 150 urteetan zehar zentzu berean eta mundu osoan aldatu duela; planetaren % 98ko lurrazaleek tenperatura-handiagotze bat esperimentatu dute.2. Aldaketak eguzki-orbanen edo izpi kosmikoen ondorio dira
Izpi kosmikoak eguzki-sistematik kanpo sortutako energia altuko erradiazioa dira, beharbada galaxia urrunetan.
Noizbait seinalatu da izpi hauek hodeiak “sortzen” diren arrazoietako bat izan litezkeela.Heltzen diren izpietako kantitatea txikiagotuko balitz Lurrak hodei-kopurua gutxituko luke; hau dela eta,espazioan eguzki-argi gutxiago islatuko litzateke eta planeta berotuko litzateke.
Hala ere, teoria honek bi oztopo ditu. Lehen, zientziak izpi kosmikoak eraginkorregiak hodeiak sortzeko orduan ez direla frogatzen du, eta bigarren, azken 50 urteetan zehar erradiazio kosmikoko Lurrera heltzen den kantitatea handitu da marka berriak azken urteetan zehar ezarri arte. Hipotesia zuzena izango balitz, izpi kosmikoek planeta hoztu behar izango lukete, baina guztiz kontrakoa gertatzen ari da.
3. CO₂-a atmosferako zati txikia da soilik, beraz gehiegi ezin du berotu
1856an, Eunice Newton Foote zientzialari estatubatuarrak egin zuen
esperimentu bat puzgailu batekin, bi beira-zilindrorekin eta lau termometrorekin.Eunicek frogatu zuen karbono dioxidoa daukan eguzki-argiari erakutsitako
zilindro batek bero gehiago harrapatzen duela aire arrunta duen zilindroa baino.
Argazkia: Unsplash | Holger Link
Beste aldetik, zerbaiteko zati ñimiñoak efektu adierazgarria ezin duela sortu argudioari
dagokionez, nahikoa da zianuro 0,1
gramo pertsona heldua hiltzeko, bere gorputzaren pisuaren % 0,0001a , hain zuzen ere. Datu hauek konpara daitezke atmosferan (% 0,04tan) karbono
dioxidoaren presentziarekin eta gainera, berotegi-efektuko gas ahaltsua da. Bere aldetik, nitrogenoak atmosferaren % 78
osatzen du eta ez da erreaktiboa.
4. Zientzialariek datuak maneiatzen dituzte tenperaturaren goranzko joera erakusteko.
Zientzialariek bildutako informazioa zuzentzen eta baliozkotzen
dute etengabe. Adibidez, zientzialarien lanen artean erregistro historikoko
tenperaturako zuzenketa dago, neurketa-sistemak denboran zehar aldatu dira eta.
1856 eta 1941 bitartean, itsas azalaren neurketen gehiengoa burutzen ziren ura kubo batekin itsasontziaren bizkarretik altxatuz.1941etik, neurketa-gehiengoa egin dira itsasontzietako ura hartze-sistemaren bidez, ez da arduratu behar lurrunketak produzitutako hozteaz.
Bestalde, hiri asko tamainan hazi direla kontuan hartu behar dugu,
aspaldi baserri-zonetan aurkitzen zituzten estazio meteorologikoak orain
normalean inguratuta dauden zonaldeetan daude, beraz lehen baino tenperatura altuagoak markatuko zituzten. Zientzialariek jatorrizko neurketak ez balituzte aldatu, azken 150 urteetan zeharreko Lurraren
beroketaren zifrak lehen baino handiagoak izango ziren. Gaur
egun, tenperatura-igoera 1˚C-ean kokatzen da.
Grafikoa:NAS, CC BY
5. Modelo klimatikoak ez dira fidagarriak eta karbono dioxidoarekin sentikorregiak dira.
Modelo klimatikoko sorta handia dago zein gure
planetaren etorkizuneko klima iragartzeko erabiltzen diren.
Modelo hauek etengabe datu historiko eta paleoklimatikoekiko proben eraginpean jartzen dira, baita ere gertaera klimatiko independenteen eta erupzio bolkaniko
handien eraginpean klima berreraikitzen dutela era zuzenean egiaztatzeko.
Argazkia:NASA
Iturria: National Geographic; Mark Maslin Londreseko University College (UCL) unibertsitateko Lur-Ingurugiro Zientzien katedraduna
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina