"ETORKIZUNEKO HIRIA ERAIKITZEN: ENERGETIKOKI ERAGINKORRA DEN HIRIAREN DISEINUA ETA ERAIKUNTZA "
Steam proiektuaren helburuak
❏ Jasangarritasunaren eta energiaren kontsumoaren garrantziari buruzko kontzientzia sustatzea.
❏Emakumeek zientzia eta teknologiaren arloko lanetarako grina eta lidergoa sustatzea.
❏Talde-lana, arazoen ebazpena eta sormena sustatzea.
❏ Proiektuak dokumentatzen ikastea hainbat IKT baliabide erabiliz.
❏ Zientzia eta ingeniaritza arloko emakumeren lana ezagutzea, erreferente femeninoak izan ditzaten.
❏
Teknologia berriak (simulazioak, sentsoreak, VR eta AR) barne hartzen
dituzten metodologiak , proiektuetan oinarritutako metodologiak eta abar
aplikazioan aurrera egitea.
Proiektuaren azalpen laburra eta antolaketa .
DBH4
mailan Fisika eta Kimika ikasgaia egiten duten ikasleekin burutu da, Euskara, Plastika eta Ekonomiako mintegiekin lankidetzan.
Etorkizuneko hiria eraikitzeko lau maketa egin dute Lanbide Jarduerak ikasgaia egiten duten ikasleek eta bertan kokatzeko hainbat
eraikuntzak diseinatu behar izan dituzte energia berriztagarriak ezarriz: eguzki-energia fotovoltaikoa, eguzki-energia termikoa, energia eolikoa, eta hidrogenozko erregai-pila
Ikasleek Ekonomia ikasgaian ere eragin ekonomikoa aztertu dute , hain zuzen ere, energetikoki
eraginkorrak diren etxeen eraikuntza epe luzerako errentagarria izan
daitekeela frogatzean, energia-kostuak aurrezten baititu.
Talde-lana
antolatzeko ikaskuntza kooperatibo moduan lan egin dute. Taldekide
bakoitzak rol bat bete du (koordinatzailea, ikuskatzailea,
bozeramailea eta idazkaria) eta horrek funtzio batzuk bere gain hartzea
dakar, Talde bakoitzak bere ikaskideei aurkezpena edo infografia erakutsi die egin dituzten esperimentuak azalduz.
HIDROGENOZKO PILA ENERGIA EOLIKOA

ENERGIA FOTOVOLTAIKOA
HIDROGENOZKO ERREGAI PILA