MENU DESPLEGABLE

Lurraren polo magnetikoa aldatzen ari da

Lurraren ipar polo magnetikoa Errusiarantz mugitzen ari da eta zientifikoak harrituta daude. Polo geografikoak ez dira mugitzen baina bai polo magnetikoak, eta azken hauek nabigatzailerako beharrezkoak dira.
1831 urtetik aurrera ipar polo magnetikoa mugitzen ari da baina azken urte hauetan bere sbiadura handiagotu da  54 km/urte lortu arte.Hau dela eta, urte bat baino legenago Nazioarteko Eredu Magnetikoa aldatzera behartuta egon dira.
Lurraren bizitza osoan polo magnetikoen aldaketa desberdinak egon dira. Azkenengoa duela 770.000 urte gertatu zen.
Eremu magnetikoa Lurraren nukleoan sortzen da gainazalean ere nabaritu arren.Eremua kanpo nukleoko burdin likidoaren eta barne nukleoko burdin solidoaren arteko elkarrekintzari esker sortzen da.Normalean eremua indartsua da baina inbertsioa dagoenean ahuldu egiten da.
Eremu magnetikoa mendeko %5a ahuldu egiten da eta azken ikerketek inbertsio batera goazela adierazten dute. Dena den, noiz gertatuko den zaila esatea da.
Gure bizitzan inbertsioa gertatuko balitz nabigatzaileak, sateliteak eta komunikazioak aldatu beharko lituzkete. Zientifikoen ustetan bealdaketa horiek belaunaldi desberdinetan gertatuko lirateke.

                             Iturria:Ashley Strickland, CNN
                             2019-12-18 "muy interesante"



Apps, Bigarren Hezkuntzan taula periodikoa errepasatzeko

Jokuak, galdetegiak, ilustrazio elkarreragileak... edozein baliabide ona da elementu kimikoak eta taula periodikoa ikasteko.

Taula periodikoa errealitate areagotuaren bitartez ikas daiteke baina horretaz aparte apps mugikorrak ere erabil ditzakegu. Ondoko aplikazioak lagungarriak izan daitezke.

Merck PTE
Elementu kimikoei buruzko informazioa ematen du. Esate baterako,  masa molekularra, propietate atomikoak, egoera fisikoa tenperaturaren arabera,datu zientifikoa bitxiak...


App honen galdetegietan ikasleak lau erantzunen artean bat  aukeratu behar du. Asmatu ahala beste maila batera pasako da. Jokalari askorentzako aukera ere badago elkarri erronka egiteko.

Pantaila nagusian taula periodikoa agertzen da. Elementu bakoitza aukera daiteke bere informazioa jakiteko.  Hamar kategoria daude eta Wikipediarako estekak ere agertzen dira.
Elementu kimikoen bilatzailea ere dauka lana errazteko.

Iturria: Educación 3.0

Klima-aldaketari buruzko 5 mito faltsu


Klima-aldaketaren zientziak 150 urte baino gehiago ditu eta  zientzia modernoko area guztien artean  ikasiena da, beharbada. Hala ere, industria energetikoak eta presio-talde politikoek  30 urte eramaten dituzte klima-aldaketaren zalantza sorraraziz
Ukatzaileak  mito batzuekin baliatzen dira (kasuetako onenean, berri faltsuetako; txarrenean, gezur lotsagabeetan) zientziara baimena kentzeko. Mito hauetako bost eta izena zikintzen duten proba zientifikoak hemen analizatzen ditugu.

1. Klima-aldaketa ziklo naturaleko zati bat besterik ez da. 
Lurraren klimak ez dio inoiz aldatzeari utzi, baina paleoklimatologiaren ikerketak frogatzen du  azken 150 urteetan zehar (Industria-Iraultzaren hasieratik) gertatutako aldaketak ezin dira izan naturalak bere salbuespenagatik.
Ukatzaileen esanetan lurreko kima oraindik berreskuratzen ari da Izotz-Aro Txikiaren tenperatura hotzez (1300 K.o.-1850 K.o.), eta gaur egungo tenperaturak Erdi Arokoak baino ez dira (900 K.o.-1300 K.o.). Baina bi etapa horiek eskualdeko (Amerikako, Groenlandiako eta Islandiako ekialdeko, Europako ipar-mendebaldeko) aldaketak ekarri zituzten eta ez zen aldaketa osoa.
   Argazkia: NASA
700 erregistro klimatikorekin ikerketak  frogatu du klimak  azken 150 urteetan zehar zentzu berean eta mundu osoan aldatu duela; planetaren % 98ko lurrazaleek  tenperatura-handiagotze bat esperimentatu dute.


2. Aldaketak eguzki-orbanen edo izpi kosmikoen ondorio dira
Izpi kosmikoak eguzki-sistematik kanpo sortutako energia altuko erradiazioa dira, beharbada galaxia urrunetan.
Noizbait seinalatu da izpi hauek hodeiak “sortzen” diren arrazoietako bat izan litezkeela.Heltzen diren izpietako kantitatea txikiagotuko balitz Lurrak hodei-kopurua gutxituko luke; hau dela eta,espazioan eguzki-argi gutxiago islatuko litzateke eta   planeta berotuko litzateke. 
Hala ere, teoria honek bi oztopo ditu. Lehen, zientziak izpi kosmikoak eraginkorregiak hodeiak sortzeko orduan ez direla frogatzen du, eta bigarren, azken 50 urteetan zehar erradiazio kosmikoko Lurrera heltzen den kantitatea handitu da marka berriak azken urteetan zehar ezarri arte. Hipotesia zuzena izango balitz, izpi kosmikoek planeta hoztu behar izango lukete, baina guztiz kontrakoa gertatzen ari da.
Argazkia:NASA

3.  CO₂-a atmosferako zati txikia da soilik, beraz gehiegi ezin du berotu
1856an, Eunice Newton Foote zientzialari estatubatuarrak egin zuen esperimentu bat puzgailu batekin, bi beira-zilindrorekin eta lau termometrorekin.Eunicek frogatu zuen karbono dioxidoa daukan eguzki-argiari erakutsitako zilindro batek bero gehiago harrapatzen duela aire arrunta duen zilindroa baino.
  Argazkia: Unsplash | Holger Link

Beste aldetik, zerbaiteko zati ñimiñoak efektu adierazgarria ezin duela sortu argudioari  dagokionez, nahikoa da  zianuro 0,1 gramo pertsona heldua hiltzeko, bere gorputzaren pisuaren % 0,0001a , hain zuzen ere. Datu hauek konpara daitezke atmosferan (% 0,04tan) karbono dioxidoaren presentziarekin eta gainera, berotegi-efektuko gas ahaltsua da. Bere aldetik, nitrogenoak atmosferaren % 78 osatzen du eta ez da erreaktiboa.


4. Zientzialariek datuak maneiatzen dituzte tenperaturaren goranzko joera erakusteko.
Zientzialariek bildutako informazioa zuzentzen eta baliozkotzen dute etengabe. Adibidez, zientzialarien lanen artean erregistro historikoko tenperaturako zuzenketa dago, neurketa-sistemak denboran zehar aldatu dira eta.
1856 eta 1941 bitartean, itsas azalaren neurketen gehiengoa burutzen ziren ura kubo batekin itsasontziaren bizkarretik altxatuz.1941etik, neurketa-gehiengoa egin dira itsasontzietako ura hartze-sistemaren bidez, ez da arduratu behar lurrunketak produzitutako hozteaz.
Bestalde, hiri asko tamainan hazi direla kontuan hartu behar dugu, aspaldi baserri-zonetan aurkitzen zituzten estazio meteorologikoak orain normalean inguratuta dauden  zonaldeetan daude, beraz lehen baino tenperatura altuagoak markatuko zituzten. Zientzialariek jatorrizko  neurketak ez balituzte aldatu, azken 150 urteetan zeharreko Lurraren beroketaren zifrak lehen baino handiagoak izango ziren. Gaur egun, tenperatura-igoera 1˚C-ean kokatzen da.
Grafikoa:NAS, CC BY



5. Modelo klimatikoak ez dira fidagarriak eta karbono dioxidoarekin sentikorregiak dira.
Modelo klimatikoko sorta handia dago zein gure planetaren etorkizuneko klima iragartzeko erabiltzen diren.
Modelo hauek etengabe  datu historiko eta paleoklimatikoekiko proben eraginpean jartzen dira, baita ere gertaera klimatiko independenteen  eta erupzio bolkaniko handien eraginpean  klima berreraikitzen dutela era zuzenean egiaztatzeko.

  Argazkia:NASA


Iturria: National Geographic; Mark Maslin  Londreseko University College (UCL) unibertsitateko Lur-Ingurugiro Zientzien katedraduna

Hidden Figures, filma

Hidden Figures 2016ko Theodore Melfi estatubatuar zinema zuzendariaren film biografikoa da. Margot Lee Shetterlyren izen buruko liburuan oinarritzen da, eta espazioko lasterketaren garaian NASAn lan egin zuten emakumezko afro-amerikar matematikarien istorioa kontatzen du.Taraji P.Henson, Octavia Spencer, Janelle Monáe, Kevin Costner, Kirsten Dunst, Jim Parsons, Glen Powell eta Mahershala Ali aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua

Katherine Johnson matematikari afro-amerikarraren istorio, eta bere lankide izen ziren Dorothy Vaughan eta Mary Jacksonen istorioa kontatzen du filmak. Langleyko ikerketa zentroan lan eginez, NASA lagundu zuten espazioko lasterketan, eskubide zibilen aldeko mugimenduaren garai berean. Bere kalkuluei esker, John Glenn astronauta Lurraren inguruko orbita osatu zuen estatubatuarra izan zen.


 





Lurrean ez ezik, Unibertsoan ere zaborra dago.

Espazioko zaborra unibertsoa eta batez ere Lurraren orbita zikintzen duten giza hondakinek osatzen dute, eta zenbait zentimetrotik hainbat metrotara arteko objektuak izan daitezke. Zabor hauek ez dira guk eguneroko kontsumoan botatako zaborraren erakoak, sateliteetatik eta espazio ontzietatik askatutako objektuak baitira, jada erabilpenik ez dutenak.


Zabor hau oso arriskutsua da bai astronautentzat, bai eta sateliteentzat ere, izan ere abiadura handian ari dira biraka lurraren inguruan. Hau dela eta, edozein tresnaren aurka talka eginez gero, hondatu egingo luke zuzenean. 
Espazioko zaborrak badu arriskua espaziora bidaiatzen ez duen jendearentzat ere.Lehenago edo geroago lurrazalera erortzen dira grabitate indarraren eraginez. Satelite pieza batek pertsona bati buruan jotzeko probabilitatea oso baxua den arren, ez da ezinezkoa.  

Espazioko zabor kopurua behar bezain handia balitz, Kessler sindromea deritzona eragin lezake, orbita zaborrez saturatu eta gizakiarentzat erabili ezinik utziz.

Etorkizunean arazo larria bihur daiteke,eta,horregatik, zabor espaziala garbitzeko ahalegin franko egin da, baina dela baliabide teknologikoen gabeziagatik, dela ekonomikoki proiektua bideragarria ez delako,ez dute arrakastarik izan. Hala ere, zenbait agentzia espazial,NASA, esaterako,arazoari irtenbide bat bilatzen saiatu dira. Diotenez,egokiena, lehenik eta behin, radarren bidez zaborra detektatzea litzateke, eta,ondoren,ontziak bidaltzea hondakinak biltzera.
        
 Iturria: Wikipedia;Naturgaia.net

Kanarietako Astrofisika Institutuak garatu duen laserra Teide-ko behatokitik erabiliko da eta balio izango du, zaborra ezabatzeko, identifikatzeko, sailkatzeko, eta mugitzeko arrisku-mota guztiak horrela Nazioarteko Agentzia Espazialerako saihestuz.




                                                                                           

Hamar urte baino ez ditu nazioarteak, aldaketa klimatikoa geldiarazteko

Hala dio NBEko aditu talde batek egindako ikerketak. Klima-aldaketaren "konponbiderik gabeko kalteak" saihesteko, "inoiz ez bezalako neurriak" premiaz hartzeko eskatu diete zientzialariek agintariei.

Nazio Batuen Erakundeko zientzialari talde batek aldaketa klimatikoari buruz egindako ikerketaren arabera, nazioarteko komunitateak hamar urteko epea dauka Lurraren berotzea geldiarazteko eta aldaketa klimatikoari aurre egiteko.

Hiru urteko ikerketaren ostean, gaur aurkeztu dituzte egindako lanaren emaitzak eta ohartarazpen argia egin dute: "Berotze globala murrizteko eta, ondorioz, konponezinak izango liratekeen kalteak ekiditeko, inoiz ez bezalako neurri handiak hartu behar dira gizartearen esparru guztietan".

Txostenaren arabera, aldaketa klimatikoari aurre egiteko, munduko gobernu guztien ahalegin globala eta bateratua ezinbestekoa da, baina hori hala izatea ia ezinezkoa dela aitortzen dute, besteak beste, Ameriketako Estatu Batuak bezalako herrialde handi baten interesen kontrakoa litzatekeelako.

Zientzialariek diote programa asko landu beharko direla, atmosferara isurtzen diren karbono-dioxido bolumen adierazgarriak desagerrarazteko. Horretarako oinarrizko teknologiak existitzen badira ere, programa horiek modu eraginkor batean martxan jartzeko denbora gutxi dagoela ohartarazi dute.

Berotze globala 1,5º tik behera mantentzeko, "neurriak azkar hartu beharko dira eta hori oso garestia izango da". Adituek erantsi dute, isurketak gaur amaituko balira, Lurraren berotzea ez litzatekeela 1,5º baino gehiagokoa izango.

Alabaina, neurri horiek premiaz hartzen ez badira, munduak porrot egingo duela azpimarratu dute, karbono-dioxido isurketak ez direlako berez amaituko.

Ildo horretan, gogoratu dute Ameriketako Estatu Batuak direla berotegi-efektua eragiten duten gas gehien isurtzen duen herrialdea eta, hala ere, Parisko Akordioan zehaztutako helburuak betetzeko asmorik ez duela. Areago, Donald Trump Etxe Zurira iritsi eta gutxira, AEBak aldaketa klimatikoari aurre egiteko itunetik atera ziren.

Zientzialarien arabera, Lurraren tenperaturak 1,5ºko igoera izango du 2030 eta 2052 urteetan artean, berotze globalak egungo erritmoari eusten badio eta nazioartean premiazko neurriak hartzen ez badira.

Horrez gain, adituek azpimarratu dute klima-aldaketa geldiarazteak "pertsonengan eta ekosistema naturaletan onura nabarmenak" izango lituzkeela eta horrek "gizarte jasangarriagoa eta bidezkoagoa" egiten lagunduko lukeela.

                                                                                                  EITB.eus:08/10/2018



Rita Levi-Motalcini biologoa-"LAS PIONERAS" liburua

Rita Levi-Montalcini biologoak "Las pioneras" liburua idatzi zuen eta hor 12 emakume zientzialrien biografiak aurki ditzakegu, Historian zehar gizartea eta zientzia aldatu zitzutenak.



1938.urtean Benito Mussolinik diktadoreak "Manifesto per la Difesa della Razza" publikatu zuen eta horretan karrera akademiko eta profesionaletan sartzea debekatzen zien judutar guztiei. Hau dela eta, Rita Levi-Montalcini (1909-2012) biologoak Unibertsitatea bertan behera utzi behar izan zuen eta aldi berean, bere lana Giuseppe Levi histologoarekin.
Ritak bere etxean laborategi bat sortu zuen eta, han, Bigarren Mundu-Gerra betean nerbio-sistemari buruzko ikerketak hasi zen. Urte batzuk geroago St Louis (AEB)  Unibertsitatera joan zen eta garai hartan NGF proteina  aurkitu zuen. Aurkikuntza honi esker 1986an Medikuntzako Nobel Saria eman zioten.


"Las pioneras" (Crítica argitaletxea) Rita Levi-Montalcinik eta Giuseppina Tripodik idatzitako liburua da eta belaunaldi berriei zuzenduta dago. Bere helburua da emakume zientzialari hauek egindako lanaz konturatzea . Mendeetan zehar zientzia munduan emakumeak baztertuta egon ziren.Normalean nabarmentzen ziren emakumeak sorgintzat jotzen ziren eta sutara bidaltzen zituzten, eta emakume hauek jazartzea bukatu zenean gizonezkoek  beren nagusitasunaren mitoa pizten jarraitu zuten.

Berak esandako esaldi bat:"Mendeetan zehar lozorro egon ondoren, orain emakume gazteek bere eskuek moldatutako etorkizun batera bista zuzen dezakete".

 Egileak: Sara Lopez Hacine-Bacha eta Elaia Unanue

Eta zure poltsikoan duzun dirua, zerez osatuta dago?

Grezia klasikoan zilarrezko, urrezko eta kobrezko txanponak erabiltzen ziren eta ordutik XX.menderaino horrela fabrikatzen jarraitu zuten.Txanponak itxuraz bakunak dira baina itxura besterik ez da. 

Itxuraz dirudi arren 1, 2 eta 5 zentimoko txanponak ez dira kobrezkoak kobrez (Cu) estalitako altzairuzkoak dira. Altzairua burdinak,Fe, eta karbonoak,C, osatutako aleazioa da.


10, 20 eta 50 zentimoko txanponak "urre nordiko" aleazioak osatuta daude. Urre nordikoaren konposizioa honako hau da: 

 
 Kobre (Cu) % 89 
Aluminio (Al) % 5 
Zink (Zn) % 5
Eztainu (Sn) % 1



 1 eta 2 eurokoak konplexuenak dira. Kasu honetan elementurik nagusiena nikela (Ni) da:
  • Urrezko zatia: Nikelezko (Ni) nukleoa du eta letoiak osatuta dago. Letoia kobreak (Cu) eta zinkak (Zn) osatutako aleazioa da.
  • Zilarrezko zatia: Nikelezko (Ni) nukleoa du eta kupronikel aleazioaz osatuta dago. Kupronikela kobreak (Cu) eta zinkak (Ni) osatutako aleazioa da.
Monedas, Dinero, Moneda, Euro, Metálico

Diru-paperek lur arraroen elementuak dituzte.Faltsifikazioen kontrako segurtasun-sisteman lur arraroen familiako elementuak daude argi ultramoreaz ikusgarriak baitira.
Hiru koloreko pieza txiki-txikien itxura Europio (Eu) ioei (gorriak) , tulio (Tm) ioiei (urdinak) eta terbio (Tb) ioei (berde horixka) zor zaie. 
Segur aski inprimatzeko tintetan lur arraroen beste elementu batzuk daude, baina Europako Banku Zentralak ez du informazio gehiegi zehazten segurtasunarengatik.
 

Dinero, Billete De Banco, Billete, Euro

Taula Periodikoko 60 edo 70 elementu daude zure sakelako telefonoan

Gaur egun Taula Periodikoko 118 elementuetatik 60 edo 70 elementu -elementu edo konposatu moduan- aurki ditzakegu gure sakeleko telefonoan.

Teléfono, Celular, Teléfono Celular 
Telefonoan ikusten dugun lehenengo osagaia  da pantaila. Kanpoko zatia beirazko mota bat da, beira hau sodio eta aluminio silikatoa da. Hasieran beira arruntaren antzekoa izan arren, prozesu kimikoaren bitartez sodio ioiak  potasio ioi  bihurtzen dira.Azken hauek handiagoak direnez beiraren egitura konprimatzen dute eta ,horregatik, marrekiko eta kolpeekiko erresistenteagoa da beira arrunta baino.Sodio (Na) eta potasioaz (K) aparte oxigenoa (O) eta silizioa (Si) lotuta daude silikatoa sortuz.

Telefonoaren karkasan aluminioa (Al) aurkituko dugu magnesioz (Mg) eta zinkaz (Zn) aleatuta. Hau dela eta, arinago eta erresistenteagoa izango da karkasa.Plastikozko osagaiak baditu , normalean polikarbonatoa, karbonoa (C), hidrogenoa (H), oxigenoa (O), eta batzuetan bromoaren (Br) konposatuak izango ditu sukoitasuna txikiagoa izateko.

Kameren leiarretan zafirozko beira aurkituko dugu eta aluminioa (Al)  da osagairik inportanteena.

Baterian litioa (Li), kobalto (Co) eta Karbonoa (C, grafito moduan) aurkitzea daukagu.

Konexioetan kobrea (Cu) da elementurik ugariena. Dena den, ahulak diren zonaldeak urrez (Au) eta zilarrez (Ag) estaltzen dira. Batzuetan platinoa (Pt) edo paladioa (Pd) erabiltzen dira.

Soldaduretan eztainua (Sn) izango da osagairik nagusiena, batzuetan eztainuarekin batera beruna (Pb) eta beste batzuetan germanioa (Ge) edo bismutoa (Bi) agertzen dira.

Mikroprozesadoreetan elementurik nagusiena silizioa (Si) da, baina bere propietateak  dira artseniko (As),fosforo (P), antimonio (Sb), boro (B) eta galio (Ga) elementuei esker.

Bibraziozko alarma sistemak pisutsua den pieza bat mugiarazi behar du baina tamaina ahalik eta txikiena izan behar da; eta hori, oso dentsoa den metal batekin lortzen dugu, adibidez, wolframioa (W).

Kondentsadoreak txikiak eta eraginkorrak izan behar dira eta horretarako tantaloa (Ta) dugu. Elementu horretaz aparte manganesoaren oxidoa (Mn) agertzen da katodo moduan eta zilarra (Ag) ere agertzen da kontaktu elektrikoa hobetzeko.

Mikrofonoetan, bozgorailuetan, bibrazio sistemetan imanak daude eta hauek neodimioz (Nd) osaturik daude. Neodimioa burdinez (Fe) eta boroz (B) aleatuta aurkitzen dira, eta batzuetan praseodimio (Pr) edo disprosioa (Dy) ere bai. Aleazio hauek oso ezegonkorrak dira ingurumenaren aurrean,horregatik, nikelez (Ni) edo kromoz (Cr) osatu behar dira.

Neodimioa lur arraroaren multzoaren barruan dago;  hamabost lantanoideek, eskandioak eta itrioak osatzen duten multzoa da. Multzo honen beste elementu batzuk pantailako kolore bizien kausa dira, besteak beste, itrioa (Y), terbioa (Tb) eta europioa (Eu).

Pantailan ere indioa (In) aurkitzea  daukagu eztainu eta indio oxido moduan. Substantzia hau gardena eta oso eroale elektriko ona da. Horregatik pantailaren zehar ikusten dugu eta ukitzean  pantailak erreakzionatzen du.

Mikroprozesadore batzuetan indio (In) eta silizioa (Si) ere aurki ditzakegu.


 
 

Asmatzailearen Nazioarteko Eguna, azaroak 9.

Asmatzailearen Nazioarteko Eguna azaroaren 9an ospatzen da, Hedy Lamarr-en omenez bere jaiotzaren urteurrenean (1914 2000).
Hedy Lamarr  ezagun da zinemaren historiako emakume ederrenaren gisa baina George Antheil konpositorearekin batera, espektro hedatuaren lehen bertsioa asmatu zuen,telekomunikazioetan erabiltzen den modulazio teknika bat.
Ingeneritzako ikasketak zituenez 1941ean Ezkutuko komunikazio-sistema asmakizuna patentatu zuten, gaur egun wifi izenaz ezagutzen dugu. Horrela, Hedyk aliatuak lagundu nahi zituen Bigarren Mundu Gerran.
Asmakizun batek patentatu ahal izateko hiru baldintza bete behar ditu:
  • Berria izan behar da ( ezin da ezaguna izatea)
  • Asmamen jarduera izan behar da (asmakizuna ezin da izan agerikoa)
  • Industrian aplikazioa izan behar du.
Jarraian beste 9 asmakizun aipatuko ditugu emakumeek sortutakoak, hain zuzen ere:

1. KATHERINE  BLODGETT :  " Islatzailearen kontrako kristalak"



2. AMANDA JONES : "Hutsean ontziratua"




3. BETTE NESMITH GRAHAM :  "Típex"


4. ANGELA RUIZ ROBLES : "Liburu elektronikoa"


5. LETITIA GEER : "Xiringa"


6. MARY ANDERSON : "Haizetako garbigailua"


7. JOSEPHINE COCHRANE : "Ontzi-garbigailua"


8. ELIZABETH MAGIE : "Monopoly"




9. STEPHANIE KWOLEK : "Kevlar"