Telefonoaren karkasan aluminioa (Al) aurkituko dugu magnesioz (Mg) eta zinkaz (Zn) aleatuta. Hau dela eta, arinago eta erresistenteagoa izango da karkasa.Plastikozko osagaiak baditu , normalean polikarbonatoa, karbonoa (C), hidrogenoa (H), oxigenoa (O), eta batzuetan bromoaren (Br) konposatuak izango ditu sukoitasuna txikiagoa izateko.
Kameren leiarretan zafirozko beira aurkituko dugu eta aluminioa (Al) da osagairik inportanteena.
Baterian litioa (Li), kobalto (Co) eta Karbonoa (C, grafito moduan) aurkitzea daukagu.
Konexioetan kobrea (Cu) da elementurik ugariena. Dena den, ahulak diren zonaldeak urrez (Au) eta zilarrez (Ag) estaltzen dira. Batzuetan platinoa (Pt) edo paladioa (Pd) erabiltzen dira.
Soldaduretan eztainua (Sn) izango da osagairik nagusiena, batzuetan eztainuarekin batera beruna (Pb) eta beste batzuetan germanioa (Ge) edo bismutoa (Bi) agertzen dira.
Mikroprozesadoreetan elementurik nagusiena silizioa (Si) da, baina bere propietateak dira artseniko (As),fosforo (P), antimonio (Sb), boro (B) eta galio (Ga) elementuei esker.
Bibraziozko alarma sistemak pisutsua den pieza bat mugiarazi behar du baina tamaina ahalik eta txikiena izan behar da; eta hori, oso dentsoa den metal batekin lortzen dugu, adibidez, wolframioa (W).
Kondentsadoreak txikiak eta eraginkorrak izan behar dira eta horretarako tantaloa (Ta) dugu. Elementu horretaz aparte manganesoaren oxidoa (Mn) agertzen da katodo moduan eta zilarra (Ag) ere agertzen da kontaktu elektrikoa hobetzeko.
Mikrofonoetan, bozgorailuetan, bibrazio sistemetan imanak daude eta hauek neodimioz (Nd) osaturik daude. Neodimioa burdinez (Fe) eta boroz (B) aleatuta aurkitzen dira, eta batzuetan praseodimio (Pr) edo disprosioa (Dy) ere bai. Aleazio hauek oso ezegonkorrak dira ingurumenaren aurrean,horregatik, nikelez (Ni) edo kromoz (Cr) osatu behar dira.
Neodimioa lur arraroaren multzoaren barruan dago; hamabost lantanoideek, eskandioak eta itrioak osatzen duten multzoa da. Multzo honen beste elementu batzuk pantailako kolore bizien kausa dira, besteak beste, itrioa (Y), terbioa (Tb) eta europioa (Eu).
Pantailan ere indioa (In) aurkitzea daukagu eztainu eta indio oxido moduan. Substantzia hau gardena eta oso eroale elektriko ona da. Horregatik pantailaren zehar ikusten dugu eta ukitzean pantailak erreakzionatzen du.
Mikroprozesadore batzuetan indio (In) eta silizioa (Si) ere aurki ditzakegu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina