1938.urtean Benito Mussolinik diktadoreak "Manifesto per la Difesa della Razza" publikatu zuen eta horretan karrera akademiko eta profesionaletan sartzea debekatzen zien judutar guztiei. Hau dela eta, Rita Levi-Montalcini (1909-2012) biologoak Unibertsitatea bertan behera utzi behar izan zuen eta aldi berean, bere lana Giuseppe Levi histologoarekin.
Ritak bere etxean laborategi bat sortu zuen eta, han, Bigarren Mundu-Gerra betean nerbio-sistemari buruzko ikerketak hasi zen. Urte batzuk geroago St Louis (AEB) Unibertsitatera joan zen eta garai hartan NGF proteina aurkitu zuen. Aurkikuntza honi esker 1986an Medikuntzako Nobel Saria eman zioten.
"Las pioneras" (Crítica argitaletxea) Rita Levi-Montalcinik eta Giuseppina Tripodik idatzitako liburua da eta belaunaldi berriei zuzenduta dago. Bere helburua da emakume zientzialari hauek egindako lanaz konturatzea . Mendeetan zehar zientzia munduan emakumeak baztertuta egon ziren.Normalean nabarmentzen ziren emakumeak sorgintzat jotzen ziren eta sutara bidaltzen zituzten, eta emakume hauek jazartzea bukatu zenean gizonezkoek beren nagusitasunaren mitoa pizten jarraitu zuten.
Berak esandako esaldi bat:"Mendeetan zehar lozorro egon ondoren, orain emakume gazteek bere eskuek moldatutako etorkizun batera bista zuzen dezakete".
Egileak: Sara Lopez Hacine-Bacha eta Elaia Unanue
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina