MENU DESPLEGABLE

Taula Periodikoko Kimikariak


Cw: DorothyCrowfoot Hodgkin (1910-1994). Kimikako Nobel saria eman zioten 1964. urtean, X izpien eta gai biokimiko nagusien egituren inguruan eginiko lanengatik.


Fr: Rosalind Franklin (1920-1958). Egin zituen DNAren egituraren ulermenerako, birusentzat, ikatzerako eta grafitorako ekarpen garrantzitsuak


Nd: Ida Noddack (1896-1978) . Fisio nuklearra aipatu zuen lehen zientzialaria izan zen 1934ean. Bere senar Walter Noddack-ekin batera Renio elementua aurkitu zuen, 75 zenbaki atomikoa


Pz: Marie Anne Pierrette Paulze (1758-1836). Kimika modernoaren ama bezala ezagutzen da. Antoine Lavoisier zientzilariaren emazte gisa aurkeztua izan ohi den arren bien lankidetzatik aurkikuntza garrantzitsuak etorri ziren.


Pc: Agnes Luise Wilhelmine Pockels (1862-1935).Bere lana funtsezkoa izan zen gainazalen zientziaren sorreran, likidoen eta solidoen gainazalak ikertzen dituen zientzia. Konkretuki monokapen ikerketa egin zuen, ura, xaboiak eta olioak dituzten harremanak aztertuz.


Rc: EllenSwallow Richards (1842-1911) kimikaria eta ekologoa izan zen. Ingurune-higieneko fundatzaileen bat izan zen, zientzia ekologiko modernoaren aldez aurreko aldia.


Bb: KatharineBurr Blodgett (1898-1979).Bere karreran zehar hainbat patente lortu zituen, kristal ez islatzailea asmatzeagatik batez ere ezagutuz. Bere asmakizuna orain erabiltzen da kameretan, teleskopioetan, haizetakoan, ordenagailuetan eta telebista-pantailetan.


Ln: KathleenLonsdale (1903-1971).Kristalografia,zientziaren aintzindaria, ikerkuntza oso garrantzitsuak burutu zituen egitura molekuarraren inguruan, bentzenoaren egitura finkatu zuen hain zuzen ere.  


Yn: Ada Yonath (1939) 2009an Kimikako Nobel Saria jaso zuen, Venkatraman Ramakrishnan eta Thomas A. Steitzekin batera, erribosomaren egitura eta funtzioan egindako ikerketengatik
 

Al: Frances Arnold (1956) Erabilgarriak diren sistema biologikoak sortzeko gidatutako eboluzio metodoetan aitzindaria izan zen. Sistema hauen artean entzimak, bide metabolikoak, zirkuitu genetiko erregulatzaileak eta organismoak daude.


Me: Marie Meurdrac (1610- 1680)Emakumeentzako karitatezko eta erraza den kimika” obrarengatik ezaguna egin zen kimika eta farmaziaren inguruan emakume batek eta emakumeentzat idatzitako lehenengoa izanik.


Bn: Dorotea Barnés González (1904-2003)  "Algunas características químicas y del espectro de absorción de la cistina" argitaratu zuen. Raman espektroskopia bultzatu zuen


Fu: Gertrudis de la Fuente Sánchez (1921-2017). Entzimologian espezializatua, Biokimikan espainiar aitzindari izan da. Espainiar Gobernuak olio toxikoaren sindromearen konponbiderako eratutako komisioa koordinatzearen arduradun izan zen.

Ju: Manuela Juárez Iglesias 
(1941). Espainiako kimikaria, bere area ikertzailea elikagaien teknologian garatzen duena da.

Mn: Rosa María MenéndezLópez (1956). Grafenoaren gaineko ikerketa egin zuen eta hainbat aplikaziotan (energia-biltegiratzean eta fusioko erreaktore nuklearretan eta biomedikuntzaren alorrean) bere erabilera ikertu zuen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina