Wk: MariaMargaretha Kirch (1670 – 1720), astronomo
alemaniarra izan zen. Izan ere, bere garaiko astronomo garrantzitsuenetakoa
dugu Eguzkia
eta Saturno,
Artizarra
eta Jupiterren
arteko konjuntzioa (termino astronomikoa)-ren inguruan egindako idatziengatik.
Hr: Caroline LucretiaHerschel (1750 –1848 ) astronomo
alemaniarra izan zen, zeinen astronomiarako ekarpen garrantzitsuena hainbat
kometen aurkikuntza izan zen, bere izena daraman 35P/Herschel-Rigollet kasu.
Mi: Maria Mitchell (1818 - 1889 )1887.
urtean kometa
bat aurkitu zuen eta ospe handia lortu zuen mundu osoan zehar. Urte bat geroago
Estatu Batuetako Arte eta Zientzien
Akademiaren partaidea izendatu zuten lehenengo emakumea izan zen.
Z: Wang Zhenyi (1768-1797).
Astronomia,
matematika,
geografia
eta medikuntza
arloetan bere kabuz ikasiz, emakumeen eskubideak zapaltzen zituzten
bere garaiko ohitura feudalen mugak hautsi zituen.
Fl: Williamina Paton Stevens Fleming (1857–
1911) Hasiera batean Harvard-eko behatokiko laguntzaile bezala eta astronomiako
heziketa espezifikorik gabe kontratatuta, izarren gorputzeko aurkikunde ugariak
egin zituen.
(1868 – 1921) kosmologiaren
garapenean garrantzia handia izan zuen ikerlaria izan zen. Bere ikerkuntzei
esker, posible izan zen Galaxia kanpoko distantziak neurtzea zehaztasun handiarekin.
Bere metodoa gaur egun erabiltzen jarraitzen da eta honi esker Unibertsoari
buruzko ikerketa zabalagoak egin ahal izan dira
.
Cn: Annie Jump Cannon (1863 – 1941) Harvard Collegeko Behatokiaren
laguntzailea izan zen, baina berak bakarrik ehunka izarrei argazkiak atera
zizkien lehenengoz eta milaka izarren argazki
bildumak egin zituen.
Rm: Nancy Grace Roman (1925-
2018).Sarritan ezagutzen da "Hubble-ko ama" bezala Hubble teleskopio
espazialaren diseinuko bere paperagatik.
Py: CeciliaPayne-Gaposchkin (1900 -1979 )
1925ean,
izarrak, batez ere, hidrogenoz osatuta daudela frogatzen duen Doktorego Tesia
sortu zuen astronomo
anglo-amerikarra da.
Ru: VeraRubin (1928 – 2016) galaxien
errotazio tasen inguruko lehen lanak argitaratu zituena. Galaxien errotazio kurbak ikertuz azalpen posibleen
bilaketak materia ilunaren teoria sortu zuen.
Be: SusanJocelyn Bell Burnell Dama
(1943) Ipar Irlandako astrofisikaria, bere tesiaren tutorearekin
batera, Antony Hewish, lehenengoz pulsar baten radio
seinalea aurkitu zuen
.
Ti: Beatrice Muriel Hill Tinsley (1941- 1981). Galaxietako, bere hazkundeko eta heriotzako
bilakaeraren ulermen astronomikorako funtsezko ekarpenak eman zituen.
Fe:Antonia Ferrín Moreiras (1914-2009).
Batez ere, Santiagoko Behatokian lan egiten zuen bitartean egin zituen ikerketa
batzuk Ilargiari buruz eta izar
bikoitzeen neurketei buruz.
Ct: Assumpció Català (1925-2009). Bere ikerketa zientifikoa eguzki-sisteman eta orbitetako
eta eklipseetako kalkuluetan oinarritu zen .
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina