La: Hedy Lamarr, (1914-2000), maiztasun-jauziaren
bidezko espektro hedatuaren (FHSS) teknika bat
patentatu zuen, George Antheil musikagilearekin batera,
haririk gabeko telekomunikazioaren bidea ireki zuena.
Ay: Hertha Ayrton (1854–1923) britainiar ingeniaria, matematikaria, fisikaria
eta asmatzailea izan zen. Royal
Societyren Hughes Domina irabazi
zuen arku elektrikoak eta rippleen sorrera ikertzeagatik.
Cr: Josephine Cochrane (1813-1913)) estatubatuar
asmatzaile bat izan zen. Ontzi-garbigailua
asmatu zuen.
Ho: Grace Murray Hopper (1906-1992) zientzialaria
eta matematikaria izan zen; programazio modernoarentzat ekarpen gehienak egin zituen.
K: Stephanie Kwolek (1923−2014) poloniar-estatubatuar kimikaria izan zen. Kevlar polimeroa asmatu
zuen.
Ha: Margaret Hamilton (1936
) informatikaria,
sistema-ingeniaria, eta enpresaria
da. Programazioaren oinarri izango zena sortzen
aitzindaria izan zen.
Ca: Rachel Carson (1907 – 1964) biologoari zor zaio, neurri
batean TDTaren eta beste intsektizida, fungizida eta antzeko produktuen
kontrolari buruzko legeak sortzea. Haren ikerketek martxan jarri zuten mugimendu
filosofiko-politiko garrantzitsu bat, ekologismoa.
Rr: Ángela Ruiz Robles (1895-1975) leondar
irakasle eta asmatzailea izan zen, liburu
elektronikoaren lehen patentearen
jabea
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina