EOLOS SMART FACTORY
STEAM proiektuaren
barruan 4.DBHko ikasle batzuk Deustuko Unibertsitateko
Ingeniaritza Fakultateak antolatutako EOLOS SMART FACTORY
tailerrean parte hartu dute.
Energia berriztagarrien garapena sustatzen duen adimendun fabrika
batean zeudela simulatu dute. Fabrika honek prozesu guztiak
digitalizatuta ditu, datuak prozesatzeko teknologiak, adimendun
softwarea eta sentsoreak integratuta dituelarik. Ingurune
aurreratu honetan, ikasleek erronkei aurre egin diete, Smart
Rover baten konfigurazioan erabakiak hartzeko aukera izan
dutelarik.
Ikasleek teknologia aurreratuarekin esperimentatzeko eta
ingeniaritza gaitasunak garatzeko aukera paregabea izan dute.
ZIENTZIA TAILERRA DBH3
Mila esker guztioi parte hartzeagatik!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina