Antigua Luberri ikastetxean, zientzia eta berdintasunaren inguruko balioak sustatzeko konpromisoa sendoa dugu. Horregatik, Neska eta Emakume Zientzialarien Eguna ospatzeko asmoz, urteroko WORLD KAFE antolatzen ari gara gure ikasleekin batera. Jardunaldi honen helburua da emakume zientzialariek egiten duten lan garrantzitsua ezagutzera ematea eta gure ikasleak, bereziki neska gazteak, zientziaren arloan jardutera motibatzea.
Aurtengo bere esperientziak partekatzeko eta inspiratzeko etorri diren emakume zientzialariak honako hauek izango dira: Ilaria Abdel Aziz (POLYMAT),Malou Henriksen (CICbiomaGUNE)Carolina Iacovone (DIPC)Mariana Medina Sanchez (CICnanoGUNE) María Paulis Lumbreras (POLYMAT)Ainara Sangroniz (POLYMAT)Oihane Sanz Iturralde (EHUko Kimika Fakultatea) .
Mila esker guztioi!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina