Global Smart Grids Innovation Hub
Urt 9, 2025
Batxilergoko Laborategiko teknikak ikasten duten ikasleekin Bilboko Iberdrola zentrura joan gara bisitan.
Bisita hau STEAM
proiektuaren barruko ekintza izan da eta bertan I+D laborategiak
ikusi ditugu, baita laborategi birtuala ere.
Galarretako EKO Campusa
” Zero-emisioko eraikuntzaren erronkak” STEAM sare ekintzaren barruan 2.Batxilergoko Fisika ikasten duten ikasleak Galarretako Eko Campusera
bisita egitera joan ziren, eraikinetan energia modu
eraginkorrean erabiltzeko erronka berriak ezagutzera:
eguzki-energia fotovoltaikoa eta termikoa, aerotermia eta
geotermia, biomasa, biltegiratzea eta elektromugikortasuna eta
kontsumoen sentsorizazioa.
CIC nanoGUNEra bisita
1.batxilergoko gure ikasleak CICnanoGUNEra bisitan joan dira eta bertako laborategiak ezagutzeko aukera izan dute! Zientziaren eta teknologiaren
munduan murgilduz, nanoteknologiaren inguruko ikerketa
berritzaileak gertutik ikusi dituzte. Gainera, ikertzaileekin hitz
egiteko aukera izan dute eta esperimentuak ikusi dituzte
zuzenean!Esperientzia zoragarria izan da,
eta ziur gaude ikasleentzat inspirazio iturri izango dela
etorkizuneko erronkei aurre egiteko!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina