2.Batxilergoko ikasleek STEAM SAREko "Energia berrikuntzan bihurtuz: ulertu nola funtzionatzen duen partikula-azeleragailu batean oinarritutako neutroi-iturri batek" izeneko jardueran parte hartu zuten martxoaren 6an.
Esperientzia paregabea izan dute, ikasgelako ikaskuntza eta benetako ingurune zientifikoa uztartuz. Jardueraren baitan, ESS Bilbao-ra bisita gidatua egin genuen, eta bertan ikasleek aukera izan zuten lehen eskutik ezagutzeko nola funtzionatzen duen partikula-azeleragailu batean oinarritutako neutroi-iturri batek.
Bisitan zehar, prozesuaren fase nagusiak aztertu genituen, baita teknologia honek hainbat sektoretan dituen aplikazioak ere, hala nola zientzian, industrian eta medikuntzan. Gainera, fisikan, ingeniaritzan eta teknologian adituak diren profesionalek azalpenak eman zizkiguten, ikasleen jakin-mina piztuz eta etorkizuneko aukera akademiko eta profesionaletara hurbilduz.
Esperientzia osatzeko, ikasleek mekanikako klasean landutako proiektuari ekin zioten: partikula-azeleragailu batean oinarritutako neutroi-iturri baten prototipoa diseinatu eta eraikitzea. Lan hau modu analogikoan garatu dute, eta, horren bidez, talde-lana, sormena eta pentsamendu kritikoa sustatu dituzte.
Proiektuaren emaitzak bideoetan jaso dira; bertan ikus daitezke ikasleek sortutako prototipoak eta egindako lana. Horrela, ikasitakoa praktikan aplikatzeko aukera izan dute, eta zientzia eta teknologiaren mundura hurbiltzeko esperientzia aberasgarria bizi dute.
Hona hemen prototipo baten adibide bat


iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina