Gaur, otsailak 27, 2. Batxilergoko Fisikako ikasleek esperientzia berezi bat bizi izan dute: “Grabitatzen duten gorputzak: nola integratu artea eta zientzia” jarduera, Donostia International Physics Center-en (DIPC) eskutik.
Saioan zehar, artea eta sormena erabiliz, grabitazioarekin lotutako kontzeptuak landu dituzte modu dinamiko eta parte-hartzailean. DIPCeko aditu batzuek proposatutako talde-dinamika sortzaile eta performatiboen bidez, fisika beste modu batean bizitzeko eta ulertzeko aukera izan dute.
Gainera, DIPCeko zientzialariekin lasai hitz egiteko eta buruan zituzten galderak zuzenean egiteko aukera ere izan dute. Oso interesgarria izan da ikustea nola lan egiten duten benetako ikertzaileek, nolakoa den haien egunerokoa, eta nola iritsi diren gaur egun dauden tokira. Elkarrizketa horiei esker, grabitazioari buruz gehiago ikasi dute, baina baita zientzialari izateko bideari buruz ere. Benetan esperientzia aberasgarria izan da!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina