MENU DESPLEGABLE

WORLD-KAFE emakume zientzialariekin

Otsailaren 11n, Donostiako IES Antigua-Luberri BHI institutuan arratsalde bat eman genuen 5 emakumezko zientzialarirekin.
Ikasleek aukera izan zuten galdetzeko eta haiekin hitz egiteko, ez bakarrik zientziaren arloan egindako lanari buruz, baita haien ibilbide profesionalari buruz ere.




Emakume zientzialariak eta gaiak honako hauek izan ziren:

ESTEFANÍA CARRASCO GARCÍA Dk: Onkologia zelularreko ikertzailea da eta BIODONOSTIAN lan egiten duena. Bere lana eta bere taldeari buruz hitz egiteaz aparte pankreako minbizian agertzen diren zelulak ikusteko aukera izan genuen.

ISABEL LOPEZ-ABADIA Dk : Auzitegiko mediku orokor gisa, aitatasun- eta kriminalistika-ikerketa, peritu judizial gisa, eta Unibertsitateko Auzitegiko eta Auzitegiko Medikuntzako irakasle gisa Konplutentsean eta Euskal Herriko Unibertsitatean.EHUn Leioako fakultatean lan egiten duenez oso aholku onak eman zizkien ikasleei bere etorkizunari zuzenduta.DNA eta horrelako analisiak nola egiten diren jakiteko aukera ere izan zuten gure ikasleek.

EVA PÉREZ LORENZO Dk: CEIT-ik4 zentroan ari da lanean, BIODEVICES and MEMS taldeko ikertzaile gisa eta oso interesgarria izan zen. Diagnostikoak egiten lagunduko duten parametro biologikoen monitorizaziorako gailu biomedikoak eta biosentsoreak diseinatu, fabrikatu eta probatzen dituenez gure ikasleekin partekatu zuen bere esperientzia. .

INMACULADA RUIZ MONTESINOS Dk :Medikuntza eta Kirurgiako lizentziaduna, Nafarroako Unibertsitatean.Espezialitatea: Kirurgia Orokorra eta Digestio-Kirurgia Donostia Ospitalean.
Kirurgia, etika profesionala eta ebakuntzei buruz hitz egiteaz aparte Batxillerreko ikasleei aholkuak eman zizkien bere ibilbidea akademikoa jarraitzeko EHUko Medikuntzako irakaslea baita.

 ANE MIREN ZALDUA HUICI Dk: LEARTIKER enpresan (Mondragon korporaziokoa) Polimeroen Laboratorioan arduraduna da, HEALTH ESPEZIALIZAZIOAREN (medikuntzarako erabilgarriak izango diren dispositiboak diseinatu eta garatu ) arduraduna ,hain zuzen ere.
Egiten ari diren azken ikerketei buruz hitz egin zuen eta "bioreaktorea ", belarrirako ehuna, etabelarri bat 3D-n inprimatuta ikusteko aukera izan genuen.




Eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina