MENU DESPLEGABLE

Rita Levi-Motalcini biologoa-"LAS PIONERAS" liburua

Rita Levi-Montalcini biologoak "Las pioneras" liburua idatzi zuen eta hor 12 emakume zientzialrien biografiak aurki ditzakegu, Historian zehar gizartea eta zientzia aldatu zitzutenak.



1938.urtean Benito Mussolinik diktadoreak "Manifesto per la Difesa della Razza" publikatu zuen eta horretan karrera akademiko eta profesionaletan sartzea debekatzen zien judutar guztiei. Hau dela eta, Rita Levi-Montalcini (1909-2012) biologoak Unibertsitatea bertan behera utzi behar izan zuen eta aldi berean, bere lana Giuseppe Levi histologoarekin.
Ritak bere etxean laborategi bat sortu zuen eta, han, Bigarren Mundu-Gerra betean nerbio-sistemari buruzko ikerketak hasi zen. Urte batzuk geroago St Louis (AEB)  Unibertsitatera joan zen eta garai hartan NGF proteina  aurkitu zuen. Aurkikuntza honi esker 1986an Medikuntzako Nobel Saria eman zioten.


"Las pioneras" (Crítica argitaletxea) Rita Levi-Montalcinik eta Giuseppina Tripodik idatzitako liburua da eta belaunaldi berriei zuzenduta dago. Bere helburua da emakume zientzialari hauek egindako lanaz konturatzea . Mendeetan zehar zientzia munduan emakumeak baztertuta egon ziren.Normalean nabarmentzen ziren emakumeak sorgintzat jotzen ziren eta sutara bidaltzen zituzten, eta emakume hauek jazartzea bukatu zenean gizonezkoek  beren nagusitasunaren mitoa pizten jarraitu zuten.

Berak esandako esaldi bat:"Mendeetan zehar lozorro egon ondoren, orain emakume gazteek bere eskuek moldatutako etorkizun batera bista zuzen dezakete".

 Egileak: Sara Lopez Hacine-Bacha eta Elaia Unanue

Eta zure poltsikoan duzun dirua, zerez osatuta dago?

Grezia klasikoan zilarrezko, urrezko eta kobrezko txanponak erabiltzen ziren eta ordutik XX.menderaino horrela fabrikatzen jarraitu zuten.Txanponak itxuraz bakunak dira baina itxura besterik ez da. 

Itxuraz dirudi arren 1, 2 eta 5 zentimoko txanponak ez dira kobrezkoak kobrez (Cu) estalitako altzairuzkoak dira. Altzairua burdinak,Fe, eta karbonoak,C, osatutako aleazioa da.


10, 20 eta 50 zentimoko txanponak "urre nordiko" aleazioak osatuta daude. Urre nordikoaren konposizioa honako hau da: 

 
 Kobre (Cu) % 89 
Aluminio (Al) % 5 
Zink (Zn) % 5
Eztainu (Sn) % 1



 1 eta 2 eurokoak konplexuenak dira. Kasu honetan elementurik nagusiena nikela (Ni) da:
  • Urrezko zatia: Nikelezko (Ni) nukleoa du eta letoiak osatuta dago. Letoia kobreak (Cu) eta zinkak (Zn) osatutako aleazioa da.
  • Zilarrezko zatia: Nikelezko (Ni) nukleoa du eta kupronikel aleazioaz osatuta dago. Kupronikela kobreak (Cu) eta zinkak (Ni) osatutako aleazioa da.
Monedas, Dinero, Moneda, Euro, Metálico

Diru-paperek lur arraroen elementuak dituzte.Faltsifikazioen kontrako segurtasun-sisteman lur arraroen familiako elementuak daude argi ultramoreaz ikusgarriak baitira.
Hiru koloreko pieza txiki-txikien itxura Europio (Eu) ioei (gorriak) , tulio (Tm) ioiei (urdinak) eta terbio (Tb) ioei (berde horixka) zor zaie. 
Segur aski inprimatzeko tintetan lur arraroen beste elementu batzuk daude, baina Europako Banku Zentralak ez du informazio gehiegi zehazten segurtasunarengatik.
 

Dinero, Billete De Banco, Billete, Euro

Taula Periodikoko 60 edo 70 elementu daude zure sakelako telefonoan

Gaur egun Taula Periodikoko 118 elementuetatik 60 edo 70 elementu -elementu edo konposatu moduan- aurki ditzakegu gure sakeleko telefonoan.

Teléfono, Celular, Teléfono Celular 
Telefonoan ikusten dugun lehenengo osagaia  da pantaila. Kanpoko zatia beirazko mota bat da, beira hau sodio eta aluminio silikatoa da. Hasieran beira arruntaren antzekoa izan arren, prozesu kimikoaren bitartez sodio ioiak  potasio ioi  bihurtzen dira.Azken hauek handiagoak direnez beiraren egitura konprimatzen dute eta ,horregatik, marrekiko eta kolpeekiko erresistenteagoa da beira arrunta baino.Sodio (Na) eta potasioaz (K) aparte oxigenoa (O) eta silizioa (Si) lotuta daude silikatoa sortuz.

Telefonoaren karkasan aluminioa (Al) aurkituko dugu magnesioz (Mg) eta zinkaz (Zn) aleatuta. Hau dela eta, arinago eta erresistenteagoa izango da karkasa.Plastikozko osagaiak baditu , normalean polikarbonatoa, karbonoa (C), hidrogenoa (H), oxigenoa (O), eta batzuetan bromoaren (Br) konposatuak izango ditu sukoitasuna txikiagoa izateko.

Kameren leiarretan zafirozko beira aurkituko dugu eta aluminioa (Al)  da osagairik inportanteena.

Baterian litioa (Li), kobalto (Co) eta Karbonoa (C, grafito moduan) aurkitzea daukagu.

Konexioetan kobrea (Cu) da elementurik ugariena. Dena den, ahulak diren zonaldeak urrez (Au) eta zilarrez (Ag) estaltzen dira. Batzuetan platinoa (Pt) edo paladioa (Pd) erabiltzen dira.

Soldaduretan eztainua (Sn) izango da osagairik nagusiena, batzuetan eztainuarekin batera beruna (Pb) eta beste batzuetan germanioa (Ge) edo bismutoa (Bi) agertzen dira.

Mikroprozesadoreetan elementurik nagusiena silizioa (Si) da, baina bere propietateak  dira artseniko (As),fosforo (P), antimonio (Sb), boro (B) eta galio (Ga) elementuei esker.

Bibraziozko alarma sistemak pisutsua den pieza bat mugiarazi behar du baina tamaina ahalik eta txikiena izan behar da; eta hori, oso dentsoa den metal batekin lortzen dugu, adibidez, wolframioa (W).

Kondentsadoreak txikiak eta eraginkorrak izan behar dira eta horretarako tantaloa (Ta) dugu. Elementu horretaz aparte manganesoaren oxidoa (Mn) agertzen da katodo moduan eta zilarra (Ag) ere agertzen da kontaktu elektrikoa hobetzeko.

Mikrofonoetan, bozgorailuetan, bibrazio sistemetan imanak daude eta hauek neodimioz (Nd) osaturik daude. Neodimioa burdinez (Fe) eta boroz (B) aleatuta aurkitzen dira, eta batzuetan praseodimio (Pr) edo disprosioa (Dy) ere bai. Aleazio hauek oso ezegonkorrak dira ingurumenaren aurrean,horregatik, nikelez (Ni) edo kromoz (Cr) osatu behar dira.

Neodimioa lur arraroaren multzoaren barruan dago;  hamabost lantanoideek, eskandioak eta itrioak osatzen duten multzoa da. Multzo honen beste elementu batzuk pantailako kolore bizien kausa dira, besteak beste, itrioa (Y), terbioa (Tb) eta europioa (Eu).

Pantailan ere indioa (In) aurkitzea  daukagu eztainu eta indio oxido moduan. Substantzia hau gardena eta oso eroale elektriko ona da. Horregatik pantailaren zehar ikusten dugu eta ukitzean  pantailak erreakzionatzen du.

Mikroprozesadore batzuetan indio (In) eta silizioa (Si) ere aurki ditzakegu.


 
 

Asmatzailearen Nazioarteko Eguna, azaroak 9.

Asmatzailearen Nazioarteko Eguna azaroaren 9an ospatzen da, Hedy Lamarr-en omenez bere jaiotzaren urteurrenean (1914 2000).
Hedy Lamarr  ezagun da zinemaren historiako emakume ederrenaren gisa baina George Antheil konpositorearekin batera, espektro hedatuaren lehen bertsioa asmatu zuen,telekomunikazioetan erabiltzen den modulazio teknika bat.
Ingeneritzako ikasketak zituenez 1941ean Ezkutuko komunikazio-sistema asmakizuna patentatu zuten, gaur egun wifi izenaz ezagutzen dugu. Horrela, Hedyk aliatuak lagundu nahi zituen Bigarren Mundu Gerran.
Asmakizun batek patentatu ahal izateko hiru baldintza bete behar ditu:
  • Berria izan behar da ( ezin da ezaguna izatea)
  • Asmamen jarduera izan behar da (asmakizuna ezin da izan agerikoa)
  • Industrian aplikazioa izan behar du.
Jarraian beste 9 asmakizun aipatuko ditugu emakumeek sortutakoak, hain zuzen ere:

1. KATHERINE  BLODGETT :  " Islatzailearen kontrako kristalak"



2. AMANDA JONES : "Hutsean ontziratua"




3. BETTE NESMITH GRAHAM :  "Típex"


4. ANGELA RUIZ ROBLES : "Liburu elektronikoa"


5. LETITIA GEER : "Xiringa"


6. MARY ANDERSON : "Haizetako garbigailua"


7. JOSEPHINE COCHRANE : "Ontzi-garbigailua"


8. ELIZABETH MAGIE : "Monopoly"




9. STEPHANIE KWOLEK : "Kevlar"