Trota Salernokoa
(batzuetan Trokta ahoskatua) edo
Trotula Salernokoa XII.
mendearen erdialdean Salernon bizi izan zen mediku eta medikuntzari buruzko
idazlea izan zen. Bere fama handia izan zen XII eta XIII. mendeko
Frantzia
eta Ingalaterran.
Hainbat terapien inguruan idatzi zuen latinez, tartean berak
egindako sendaketa bat. Bere testuak emakumeen medikuntzari buruzko Trotula
izeneko liburu tratatu handiago batean bildu ziren.
Uste denez Salernoko Eskola
Medikoko irakasle izan zen, historian elizari lotu gabeko lehen medikuntza-zentroa
eta, ikerlari batzuen ustez, Europako lehen unibertsitatea. Emakumeak irakasle
zein ikasle gisa onartzen zituen lehen medikuntza eskola izan zen. Bere
liburuetan emakumeen arazoei buruz hitz egin zuen, menstruazioa
eta erditzea tarteko. Erditzeko minen aurka opiazeoak ematearen alde idatzi
zuen, garaian debekatutako praktika. Antzutasuna emakume zien gizonen arazoei
zor zitekeela zioen, garaian emakumeen arazoa baino ez zela uste zen bitartean.
Eta hemen, bideo bat duzue non Trotula Salernokoaren bizitza azaltzen den ipuin moduan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina