MENU DESPLEGABLE

Mary Fairfax Greig Somerville

Mary Fairfax Greig Somerville (1780-1872)


Michael Faraday-ren garaikidea zen eskoziar matematikari, astronomo eta ikerlari autodidakta izan zen. 
Bere familia goi-mailako gizarte klasekoa zen eta  dama  bihurtu behar zuen heziketa jaso zuen , esate baterako, joskintza-klaseak,pianoa edo pintura, nahiz eta irakurtzea hari nekez erakutsi.Grina erakutsi zuen emakumeetariko bat, matematikan eta aurrerapen teknologikoen jakinduria erakutsiz.

24 urteetan ezkondu zen, alarguna eta 2 seme-alabako ama 3 urte geroago soilik geratuz. Berriro ere ezkondu zen bigarren ezkontzetan William Somerville-rekin; honek  matematika, botanika, geologia ikasteko grinean lagundu zion.

1816an Londresera joan zen, eta Royal Society-aren kide bezala bere senarraren posizioari esker, garaiko zientzialari nabariak ezagutu zituen, haien artean Charles Babbage (1791-1871), bere makina analitiko eraikitzen ari zela eta honekin batera  Ada Byron, Byron Lordeko alaba. Ada Byron animatu zuen matematika ikastera bere mentorea bihurtuz.

Astronomia susperrarazi zuen eta hainbat saiakera idatzi zituen. Arteetako Errege Akademia ingelesak saritu zuen, ohore bazkidetasunagatik, izan ere, emakumeak ezin ziren bazkideak izan.

XIX. mendeko zientzietako erreginaren goitizenaz ezaguna da. Itzali aurretik liburu bat idatzi zuen: "92 urte ditut..., nire oroimena gertakizun ohikoetarako oso ahula da, baina matematiketarako edo esperientzia zientifikoetarako oso indartsua da. Aljebra goi-mailako liburuak irakurtzeko gai naiz. Baita ere, problema matematikoak ebatz ditzazket".

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina