MENU DESPLEGABLE

Mary Anning

MARY ANNING (1799 -1847)
XIX. mendearen lehen erdialdeko fosil jasotzailea, saltzailea eta paleontologoa 
izan zen.
Fosilak aurkitzen eta garbitzen oso trebea zen; eta, gainera, bera bizi zen 
Lyme Regis herriko geruza geologikoak oso aberatsak zirenez Aro Jurasikoko 
itsas animalia fosilduetan, aurkikuntza garrantzitsuak egin zituen. Haren lana 
garrantzi handikoa izan zen; XIX. mendearen hasieran gizakien historiaurrearen 
edo munduaren historiaren zientzietan gertatu ziren aldaketa oinarrizkoetako bat 
dela jotzen da zientzialarien artean.
Lan horien artean aipagarriak dira: argi identifikatutako lehen iktiosauroaren 
hezurdura (nebarekin batera 12 urte zituela aurkitua), aurkitutako lehen bi 
plesiosauroak, eta Alemaniatik kanpo aurkitutako lehen pterosauroa eta beste 
arrain fosil batzuk. Haren azterketek argi laga zuten belemnite fosilek tinta zaku 
fosilak zituztela, eta koprolitoak (orduan bezoar harriak izenarekin ezagunak) 
animalien gorotz fosilduak zirela.

Mary Anningek, emakume izateagatik eta bere gizarte mailarengatik 
(bere gurasoak behartsuak ziren, eta gainera ez ziren anglikanoak, eliza 
kongregazionalistako kideak baizik), ezin izan zuen garai hartako Britainia Handiko 
komunitate zientifikoan bete-betean parte hartu, gizon noble eta anglikanoez 
osatua baitzegoen talde hori; ondorioz, hainbatetan haren lana ez zen kontuan 
hartu. Britainia Handian, Europan eta Amerikan geologoen artean oso ezaguna izan
arren, arazo ekonomikoak izan zituen bere bizitza osoan.
Hil ondoren, haren bizitzaren gorabeherek interesa piztu zuten, eta fikziozko eta 
ez-fikziozko lan askoren gai izan da XIX. mendetik gaur egun arte.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina