MENU DESPLEGABLE

Florence Bascom

FLORENCE BASCOM: (1862-1945)
Bere aita Williams College ikastetxean irakaslea izan zen eta Wisconsin-Madison
Unibertsitateko lehendakaria.
Bere ama emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta sufragista izan zen.
Hau dela eta bere gurasoek Florencek ikastera bultzatu zuten.
Nahiz eta gizarteak ez lagundu Florencek bi karrera egin zituen eta
Estatu Batuetan Geologian doktoretza lortu zuen bigarren emakumea izan zen. 
Kristalografiari, mineralogiari eta petrografiari buruzko aditua izan zen .
Bere lorpen nagusietako bat azken diziplina honen alorrean lortu zen,
sedimentariotzat hartutako haitzak laba metamorfikoko fluxuak zirela egia
esan petrografikoki frogatuz. Gainera, Bascom haitz kristalinoetan aditua izan zen,
40 papers baino gehiago horri buruz argitaratuz.
Bascom-en ekarpena mendi-eraketan ere gauzatu zen.
Bere esperientziarekin  haitzetako eta mineraletako bilduma interesgarria sortzen joan zen.
Hau gakoa izan zen hainbat ikasleren aldetik, etorkizun batean geologo bihurtzeko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina