MENU DESPLEGABLE

Julia Lermontova

Julia Lermontova  (1847- 1919)

Julia Lermontova doktoretza lortu zuen lehenengo emakume errusiar kimikaria zen.


San Petersburgo jaio zen eta txikia zelarik Moscun bizi izan zen. Bere gurasoek Errusiako inteligentzian lan egiten zuten eta horregatik ikasketek lehentasuna zuten eta horregatik, txikia zelarik turore pribatuekin ikasi zuen. 

Hasieran medikuntza ikasi nahi zuen baina azkenean Petrovskaia Agricultural College (gaur egun, 'Timirjasew-College') Unibertsitatean sarrera eskatu zuen Kimikako programa ona baitzen. Bere eskabidea uko egin zuten eta horregatik, kanpora ikastera joan zen.Heidelberg eta Berlineko Unibertsitateetan ikasi zuen 1874an Göttingen Unibertsitatean doktoretza lortu baino lehen.
   
      
Imagen relacionada
1869an,22 urte zituela, Julia Lermontova  Heidelberg-era iritsi zen eta Unibertsitatean Robert Bunsen-en hitzaldietara joaten hasi zen, eta azkenean bere laborategian lanean hasi zen.​ Bunsen-en laborategian, platinoaren taldeko metalak ikertzen hasi zen ​
Mendeleiev-ek ikerketa hau iradoki zion  platinoaren aleazioetan metalak banatzeko teknikak garatu ahal izateko.
Handik Berkinera joan zen ​ August von Hoffmann-ek zuzendutako ikerlana egiteko. Berlinen
Hoffmann-en laborategiko pribatuan lan egin zuen eta bere kimika organikoko klaseetara joateko aukera izan zuen.

1877an, bere aita hil ondoren, Moscura itzuli zen eta Markovnikov-en laborategian lan egiten hasi zen petroleoa. Petroleoaren destilaziorako aparagailua garatu zuen baina industrian ezin izan zen industriarako egokitu.

Hidrokarburoei buruzko ikerketak ​funtsezkoak izan ziren hidrokarburoen sintesian eta horregatik, Butlerov – Eltekov – Lermontova erreakzioa ezagutzen dugu.

1919an buruko odoljarioaz hil egin zen.












 
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina