ASPIRINAREN IKERKETA
Aspirina
medikuntzan antipiretiko eta analgesiko bezala erabiltzen da. Odolean ezaugarri
antikoagulanteak ere baditu; horregatik, infartua izan duten gaixoen
medikazioaren barruan sartu ohi da.
 Aspirina
kimikoki azido azetil-salizilikoa edo horren gatza da. Hidrolisi deitutako
erreakzioaren bidez, azido salizilikoan eta azido azetikoan deskonposatzen da.
                Aspirina
kimikoki azido azetil-salizilikoa edo horren gatza da. Hidrolisi deitutako
erreakzioaren bidez, azido salizilikoan eta azido azetikoan deskonposatzen da.
Helburua
-Ikasitako
metodo batzuk substantzia bat ikertzeko erabiltzea.
Materiala                                                      Erreaktiboak
Erlenmeyerra                                                   Aspirina
edo antzekoa
Metxeroa                                                         %10
FeCl3 disoluzioa
Kristalizadorea                                                 Azido
klorhidriko kontzentratua
Prozedura
-50 mL ur
distilatu erlenmeyerrean ipini, aspirina eta azido klorhidriko kontzentratu
tanta batzuk gehitu, eta aspirina
disolbatzen saiatu.
-Disoluzioa
gardena izan arte berotu eta kontzentratu.
-Tolesduradun
iragaz-paperaz iragaziz, kristalizadorera pasatu eta hurrengo eguna arte utzi.
-Azido
saliziliko edo aspirinaren (disolbatua) presentzia egiaztatu, disoluzio bateko
Fe3+ ioiekin 
 erreakzionatzen baitu eta kolore more bizia
ematen.
-Azido
saliziliko kristalak jaso, eta kristal batzuk uretan disolbatu eta gero, Fe3+
disoluzioa gehitu,  Azterketa egiteko
(metodo hori toxikologian aspirina edo antzekoaren intoxikazioa aztertzeko  erabiltzen da).
Galderak
- Zer da antipiretikoa? Eta analgesikoa?
- Zer da esterra?
- Zein funtzio organiko agertzen dira erreakzio konposatuan?
- Hidrolisiak, zer esan nahi du?
ASPIRINAREN ERAKETA
                Aspirina, bere ezaugarri
analgesiko, antipiretiko eta, azkenaldian, gaixotasun kardiobaskularretako
tratamendu profilaktikoak direla medio, gehien erabiltzen den botiketariko bat
da.
                Aspirinaren osagai aktiboa azido
azetil-salizilikoa da, eta gehienetan, gatzak eratuta eta, pastilletan, beste
substantzia aglomeratzaile batzuk gehiturik merkaturatzen da.
Helburua
-Oso sendagai
ezaguna laborategiko tekniken bitartez lortzea.
Materiala                                                      Erreaktiboak
100 mL-ko
erlenmeyerra                                   Azido
salizilikoa
Pipeta                                                             Anhidrido
azetikoa
Huts-iragazpena[1]                                          Azido
sulfuriko kontzentratua
Euskarria
Iragaz-papera   
Eginbidea
-Ordena jarraituz, 5 g azido saliziliko, 10 mL
anhidrido azetiko eta 2 mL azido sulfuriko 
 erlenmeyerrean
ipini.
-Hauspeakina eratu arte itxaron. Hauspeakinik agertzen
ez bada, harraskatu ontziaren pareta 
  beirazko
hagatxoaz.
-50 mL ur distilatu hotz gehitu, ondo eragin eta
huts-iragazpena egin.
-Produktu iragazia jaso eta iragaz-paper zati baten laguntzaz
iragazitakoa lehortu. 
Galderak
   -Gertatzen den erreakzioa ondokoa
da:                                
    1. Identifikatu erreakzioan parte
hartzen duten konposatuak.
    2. Azido sulfurikoak
katalizatzailearen papera egiten du. Azaldu katalizatzailea zer den.



iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina