MENU DESPLEGABLE

Ada Lovelace - Simulation: Electrics field and Electric Potential

KARGEN ARTEKO EREMU ELEKTRIKOA
Ireki PHET simulation “Kargak eta eremuak”. Kokatu bi karga positiboa 
eta bat negatiboa irudian adierazten den bezala. 
1. Marraztu eta kalkulatu eremu elektrikoa: 
(Horretarako mugitu sentsoreak puntu bakoitzera)
  1. Bi karga positiboen arteko erdiko puntuan, A
  1. Karga positibo eta negatiboen arteko erdiko puntuan,B
  1. Karga negatibotik eskuinaldeko 1,5 metrotan,C
2. C puntuan elektroia uzten badugu norantz higituko da? 
3. Kalkulatu  C puntutik D puntura elektroia eramateko egin behar den lana. 
D puntua karga negatibotik eskuinaldeko 3 metrotan aurkitzen da.
Potentzialak neurtzeko irudi hau mugitu eta kokatu gurutzearen zentroa puntuan
4. Eta protoia izango balitz? 
 Datuak: me=9,31·10-31 kg ; qe=-1,602·10-19 C ; mp=1,67·10-27 kg ; qp= 1,602·10-19 C
5.Zein puntutan anulatu egiten da eremu elektrikoa, ezkerraldean 2 karga positibo 
eta eskuinaldean 2 metrora  karga negatibo bakarra jarriz gero?





EREMU ELEKTRIKO UNIFORMEA
Kokatu karga positiboak eta negatiboak irudian adierazten den bezala



  1. Neurtu bi xaflen arteko potentzial diferentzia.
    (Oharra: kokatu voltimetroa erdian dauden kargetan)
  1. Zein da eremu elektrikoa? Irudikatu eta kalkulatu
  1. Zer gertatuko zaio elektroi bati eskuinaldeko xaflan jarri ondoren?
  1. Zein abiaduraz iritsiko da xafla positibora?
Datuak: me=9,31·10-31 kg ; qe=-1,602·10-19 C

GAINAZAL EKIPOTENTZIALAK
 Erabili simulazioa ondoko lerro ekipotentzialak sortzeko. Horretarako jarri kargak
 (bat baino gehiago puntu bakoitzean) eta gero kokatu voltimetroa 50 V aurkitu arte,
 eman arkatzari eta gainazal ekipotentzialak irudikatuko dira.
 









a)Azaldu kargen polaritatea eta kargen kopurua leku bakoitzean
b)Irudikatu eremu elektrikoa 50 V-eko ekipotentzial lerroetan 
(jarri arreta norabidean eta eremu-lerroen kopuru erlatiboa).
c) Azal ezazu zer adierazten duten eremu-lerroek.
d) Azal ezazu nola mugituko den protoi bat puntu gorritik X dagoen lekura 
edo alderantziz
e) Kalkulatu mugimendu horretan protoiak lortuko duen abiadura eta energia zinetikoa.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina