MENU DESPLEGABLE

Ada Lovelace


    Augusta Ada King, Lovelaceko kondesa (Londres, 1815 - Londres 1852)
     
    Jaiotzez Augusta Ada Byron, Historiako lehen programatzailea izan zela esan ohi da, programazio-lengoaia kontzeptu orokorra erabili zuen lehen emakumea izan zelako (baita lehen pertsona ere), edo makina bat kontrolatzeko lehen algoritmoa sortu zuelako.
    Ekuazio diferentzialak askatzeko gai zen Charles Babbageren konputagailu mekaniko aitzindariaren deskribapena osatzeagatik ere ezaguna da, baita besteak beste matematikaria eta ingelesezko idazlea ere. 
     
    Garai hartan, beste emakume askorekin gertatu zen moduan, emakume honen lanari ez zitzaion garrantzi handirik eman bera bizi zen bitartean, izan ere, bere ideiak 1952an hasi ziren erabiltzen edo aplikatzen informatikako munduan (informatikan hobekuntzak egiteko).
     
    Lovelace abizena, bere senarrarengandik zetorkion, Lovelace kondea izan baitzen senarra. Lord Byron poeta famatuaren alaba izan zenez, batzuek iradoki izan dute hortik etorriko zitzaiola poesia munduaz zuen pasioa, nahiz eta Ada ez zen inoiz bizi bere aitarekin. 
     


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina