Isaac Newtonen
itzultzailea frantsesera eta haren teorien zabaltzailea.
Émilie Parisen jaio zen 1706an eta sei senideen artean neska
bakarra izan zen.
Bere aita Louis Nicolas le Tonnelier de Breteuil Luis XIV.a Borboikoaren
idazkari
nagusia zen eta ostegunero idazle eta zientzialariekin bilera
izaten zuen erregeak.
Ama Gabrielle Anne de Froullay zen, Breteuilgo baronesa.
Aitak berehala
nabaritu zuen alaba azkarra zuela. 10 urte zituela astronomiaz hitz egiten
zuten elkarrekin eta hamabi urtetarako frantsesez ezezik italieraz, latinez,
grekeraz eta alemanieraz ongi hitz egiten zuen. Matematika, literatura eta
zientzia ikasketak jaso zituen, bai eta esgrima eta zaldiz ibiltzeko klaseak
ere. Dantza egitea ere maite zuen eta aktorea ere izan zen. Hori gutxi balitz
nerabe zela matematika jakintzak erabili zituen apustuak egiteko eta lortutako
diruarekin liburuak erosten zituen. 1725eko ekainaren 25ean ezkondu zen Florent-Claude du Chastellet-Lomont markesarekin. Hitzarturiko ezkontza bat izan zen. Hiru haur zan zituen eta ikasketak utzi behar izan zituen. 1733an fisika eta matematika ikasketak hartu zituen berriz.
1733an Voltairekin harremana hasi zuen eta biek zientziarekiko zaletasuna garatu zuten. Voltairekin zuen harremanak gizarteratu egin zuen Du Châtelet. Opera, antzerki eta tertulietan hartu zuen parte. Du Châtelet-en Cirey gazteluan laborategia ezarri zuten eta Newtonen fisikaren Frantziako erdigunea bihurtu zen. Berlin, Eskandinavia eta Errusiako akademiekin harremanakeratu zituzten, garaiko matematikari eta fisikari garrantzitsuenekin beraz. 21.000 liburu biltzera iritsi ziren.
Voltairek Les Élements de la Philosophie de Newton argitaratu zuen 1738an .Émile hitzaurrean aipatu zuen, bere ekarpenak bereziki garrantzitsuak izan ziren optikaren alorrean. Parisko Akademiaren saria jaso zuten, hau lortzen zuen lehen emakumea izan zen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina