MENU DESPLEGABLE

Lise Meitner

Lise Meitner, bonba atomikoaren ama judutarra

(Viena, 1878ko azaroaren 7 - Cambridge, 1968ko urriaren 27)

Vienako jaiotze judu komunitatean jaio zen.

Vienako Unibertsitatean ikasi zuen, non 1901ean eman zuen izena eta 1907an doktoratu zen. Berlingo Unibertsitatean ere ikasi zuen, Max Planck-en klaseak jarraitzeko.
Otto Hahn-ekin aritu zen 30 urteko iraupeneko ikerketa batean, eta 1918an PROTAKTINIOA aurkitu zuen. Irakasle bezala ere aritu zen Kaiser Wilhem institutuan eta Berlingo Unibertsitatean 1926 eta 1933 urteen artean.

 1938ko bukaeran Alemania uztera behartuta ikusi zuen bere burua, nazi gobernuko Nuremberg-en legeen ondorioz, eta Manne Siegbahn institutuko ikerketa atomikora batu zen Estokolmoko Unibertsitatean. Bertan bere iloba Otto Frisch-ekin harremanetan jarri zen.

 Meitnerren laguntzaz, Otto Hahn eta Fritz Strassmann-ek gizakiak sortutako fisio nuklearraren lehen hastapenak lortu zituzten, baina ez ziren konturatu Lise-k emaitzak interpretatu zituen arte. 1939an Hahn-ek bere lana argitaratu zuen Meitnerren izena aipatu gabe, erregimen naziak emakume judutar baten izena jartzen utziko ez ziotela aitzakia bezala jarriz.

 Teoria atomikoari eta erradioaktibitateari buruz ikerketak egin arren, Otto Hahn-en lanean egilekide bezala ez agertzeak kalte handia egin zion bere karrerari. Izan ere, Nobel komiteak alde batera utzi zuen eta Hahn-i eman zioten Kimikako Nobel Saria 1944an. Hala ere, 1966an Enrico Fermi Saria eman zioten Estatu Batuetan, fisikan egindako kontribuzioen aitorpen bezala.

 Kate-erreakzioaren existentzia proposatu zuen, zeinak bonba atomikoaren garapenean lagundu zuen. 109 zenbaki atomikoko elementu kimikoa haren ohorean izendatu zuten, Meitnerioa.

 Fisio nuklearraren arduraduna. Bonba atomikoaren ama judutarra eta, aldi berean, Manhattan proiektuan parte hartu izan nahi ez zuen zientzialari bakarra. Lise Meitner pertsona oso ezaguna izan zen Bigarren Mundu Gerraren ostean, Eleanor Roosevelten mailako heroia.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina