MENU DESPLEGABLE

Hipatia

Hipatia (370-415) Alexandrian (Egipto) jaiotako emakumezko astronomoa, matematikaria, filosofoa, asmatzailea eta irakaslea izan zen.


Aita, Alexandriako Teon matematikari eta astronomo ospetsua zen, bere garaikideek maite eta errespetatzen zutena eta bertako liburutegi famatuan lan egiten zuena. Emakumezkoei ukatu ohi zitzaien giro akademiko eta kultuan hezi zuen Teonek alaba, bere jakinduria berarentzat eta bere ikasleentzat soilik gordetzearekin konforme ez bait zegoen. Historialari askoren esanetan, Hipatiak aita bera gainditu zuen matematika eta, bereziki, astronomia kontuetan. 





Hipatia, jakinduria orori irekia, giro akademiko eta kulturadunean hezi zen. Atenas eta Erromara bidaiatu zuen, betiere ikasteko eta irakasteko grinarekin. Bere etxea, bere ospeak erakarritako mundu osoko ikasleak batzen zituen egoitza bihurtu zen. Alexandriako liburutegi famatuan lan egin zuen eta kontzeptu konplexuak argitu zituen geometrian, filosofian, astronomian eta beste arlo batzuetan. Hainbat dokumentu idatzi zituen, besteak beste, Diofantoren Kanon Astronomikoa; lan horretan, lehen eta bigarren mailako ekuazioez aritu zen. Era berean, argizagien mugimenduak zehaztasunez kalkulatu zituen. Ptolomeo eta beste jakintsu Astrolabioabatzuen lanak hobetu zituen, eta haren ekarpenak funtsezkoak izan ziren, 1.000 urte geroago, Galileoren lanean eta hortaz astronomia modernoan.

Epaileek berarekin kontsultatzen omen zuten sarri, politikan eragin handia zuen eta mekanika eta teknologiarekin ere interes handia zuen. Ur destilatua lortzeko tresna bat asmatu zuen, uraren maila neurtzeko aparatua eta likidoen dentsitatea zehazteko beste bat (dentsimetroa). Izarren, planeten eta Eguzkiaren posizioak neurtzeko, astrolabioa eta esfera laua sortu zituen.



412. urtean Alexandriako Zirilo apezpikua (geroago San Zirilo izango zena) patriarka izendatu zuten eta paganismoaren aurka gogor egin zuen. Bere senean emakume hau miresten zuen arren, ez zuen ametitu emakume bat zientzian jardutea eta berak aginduta Hipatia hil zuten 415. urtean.




2009an Alejandro Amenabar zinema zuzendariak Agora filma aurkeztu zuen. Bertan, Alexandriako Hipatiaren bizitza eta azken egunak ikus daiteke.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina