MENU DESPLEGABLE

Erreakzio abiaduran zerikusia duten faktoreen azterketa


Erreakzio batzuk motelago gertatzen dira; adibidez, ardoa oxidatzea. Beste batzuk, berriz, ia bat-batekoak dira; adibidez, gatzatua lortzea esneari limoi tanta batzuk botata. Beraz, zer motatako erreakzioak diren, desberdinak dira erreakzio-abiadurak. Erreakzio baten abiadurak hau neurtzen du: zer azkartasunekin bihurtzen diren erreaktiboak produktu.

Talken teorian oinarrituz, faktore hauek eragiten dute erreakzio-abiaduran:

  • Tenperatura: Tenperatura handitzean, erreaktiboen partikulak bizkorrago higitzen dira, haien artean errazago egiten dute talka, eta, ondorioz, errazago apurtu daitezke apurtu behar diren loturak. Hala, handitu egiten da erreakzioaren abiadura.
  • Erreaktiboen kontzentrazioa: Erreaktiboen kontzentrazioa handitzean partikula gehiago daudenez, handitu egiten da partikulek talka egiteko probabilitatea, eta, horrekin batera, erreakzioaren abiadura.
  • Erreaktiboen zatiketa-maila: Erreaktiboen zatiketa-maila handitzean –adibidez, erreaktibo solidoak birrintzean–, partikulen arteko ukipen-azalera handiagoa izango da, eta, ondorioz, arinago gertatuko da erreakzioa. Erreaktiboak disolbatuta daudenean ere, erreakzioa arinago gertatzen da disolbatuta ez daudenean baino.
  • Katalizatzaileak: Katalizatzaile izeneko substantziak erreakzioak gertatzeko bideak edo mekanismoak aldatzen dituzte, eta, ondorioz, abiadura ere bai. Katalizatzaileak positiboak edo negatiboak izan daitezke: lehenengoek handitu egiten dute erreakzioaren abiadura, eta bigarrenek, aldiz, moteldu.

1. Saiakuntza: 2 saio-hoditan zink zati batzuk jarri eta gehitu azido klorhidrikoa, batean  diluitua eta  kontzentratua bestean.

2. Saiakuntza: 2 saio-hoditan ur oxigenatua (H₂O₂) jarri , batean KI (potasio ioduroa) (katalizatzailea) gehitu eta bestean ez.

3. Saiakuntza: 2 saio-hoditan ur oxigenatua (H₂O₂) jarri , batean %3a eta bestean %30a , bietan KI (potasio ioduroa) (katalizatzailea) gehitu.

4. Saiakuntza: 2 saio-hodi jarri, batean kaltzio karbonatoa zati handiak jarri eta bestean zati txikituak eta HCl diluitua gehitu.

Saiakuntzetako bakoitzean, aurreikusi zer gertatuko den (hipotesia), behar duzuen materialaren zerrenda prestatu, saiakuntzarako dena prest utzi, zehaztu zer den behatu beharrekoa eta nola jasoko, eta aurreko guztia prest duzuenean saiakuntza egin, zer gertatu den deskribatu ondoren eta saiatu arrazoi bat ematen eta baita saiakuntzetan behatutakoa adierazteko beharrezkoak dituzuen argazkiak jaso ere.

 

Saiakuntza:




HIPOTESIA:




MATERIALA:




PROZEDURA:




BEHATUTAKOA:




ONDORIOA:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina