LIKIDOEN
DENTSITATEAK NEURTZEN
Dentsimetroa
Likidoen
dentsitatea neurtzeko tresna da. Beiraz egina egoten da gehienetan, eta itxura
zilindrikoa du.
Zilindroaren
behe aldean erraboila pisutsua dauka, zuzen flotatzeko. Dentsimetroa bertikalki
sartzen da likidoan, zuzen eta libre flotatzen duen arte. Hori gertatzen
denean, graduazioari begiratu eta likidoaren dentsitatea jakingo dugu.
Hipatia (370-415) Alexandrian
(Egipto) jaiotako emakumezko astronomoa, matematikaria, filosofoa, asmatzailea
eta irakaslea izan zen.
Ur destilatua lortzeko tresna bat
asmatu zuen, uraren maila neurtzeko aparatua eta likidoen dentsitatea zehazteko
beste bat (dentsimetroa).
Izarren, planeten eta Eguzkiaren posizioak neurtzeko, astrolabioa eta esfera laua sortu
zituen.
PRAKTIKA
Laborategian produktu hauek ditugu: esnea, ur gazia eta alkohola. Produktu horien kalitatea bermatzeko, dentsitatea zehatz-mehatz neurtu behar da, eta, horretarako, dentsimetroak erabiliko ditugu. Dentsimetroen ezaugarriak eskuartean dituzu eta hori egokia den ala ez adierazi beharko duzu.
a) Kalkulatu substantzia bakoitzeko dentsitatea masa eta bolumena neurtuz

b) Zein da substantzia bakoitzari dagokion dentsimetroa?
c) Enpresa batek esan digu hurrengo likidoen dentsitateak kalkulatzeko gure laborategian. Zein izango litzateke egokia kasu bakoitzean? Dentsimetroren bat erosi beharko genuke?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina