Marie Curie, fisika modernoko ama
(1867ko azaroaren 7a – 1934ko uztailaren 4a)
"Ez du beldur izan behar ezer mundu honetan, aditu soilik", hitz hauek definitzen dute Marie Curie-ren izaera saiatu eta borrokalaria,bere garaiaren matxismoaren eta antisemitismoaren aurka ipini zen.
Varsovian jaio zen, garai horretan Poloniako batzarra zena (errusiar erresumaren lurraldea). Ezkutuan ikasi zuen Varsoviako “unibertsitate flotante”-an eta bere formazio zientifikoa hasi zuen hiri horretan. 1891. urtean (24 urterekin) bere ahizpa Bronislawa Duska jarraitu zuen Parisera, bertan bere ikasketak amaitu eta lan zientifiko bikainak burutu zituen.
1903ko Fisikako Nobel saria bere senarra Pierre Curierekin eta Henri Becquerelekin partekatu zuen. 1906an Pierre, senarra, istripu batean hil zen. Handik urte gutxitara, 1911n, Marie Curiek Kimikako Nobel saria irabazi zuen.
Frantziako herritartasuna jaso eta Frantzia aberritzat onartu arren, inoiz ez zuen bere Poloniako nortasuna galdu; bere alabei ama hizkuntza irakatsi zien eta Poloniara bisitak egitera eramaten zituen.
Aurkitutako lehen elementu kimikoa POLONIO deitu zuen, bere jaiotze-herrialdeari ohore eginez. Bere aurkikuntzek biltzen dute erradioaktibitateari buruzko lehen ikasketak (berak asmatutako terminoa) , isotopo erradioaktiboak isolatzeko teknikak eta bi elementuren aurkikuntza —POLONIOA eta RADIOA —.
Bera burua zelarik, isotopo erradioaktiboekin egindako neoplasien tratamenduei buruzko lehen ikerketak burutu ziren. Parisen eta Varsovian Curie institutua sortu zuen, gaur egun medikuntza ikerketen zentro garrantzitsuenen artean mantentzen dena. Lehen Mundu Gerran, erabilpen militarrerako lehen zentro erradiologiko mugikorrak sortu zituen.
Marie Curie 1934ko uztailaren 4an hil zen anemia aplasikoaren –bizkarrezur-muinak zelula berri nahikorik produzitzen ez duen anemia – ondorioz, beharbada erradiazioarekiko esposizio jarraituaren ondorio bezala hartuta.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina