MENU DESPLEGABLE

Faraday-ren esperimentua


 I.Hasiera

Hasierako galdera:...Korronte elektrikoak magnetismoa sortzen badu, magnetismoak 
korrontea sortzea dauka? Michael Faraday ( 1791 - 1867) elektromagnetismoa eta elektrokimika 
ikasi zituen fisiko eta kimiko britainiarra da.



Oersted-en esperimentuak ezagututa esperimentu bat egin zuen: Hari eroaleko harilaren muturrak 
galvanometro batera konektatu zituen. Harila finko zegoela, imana hurbiltzean , korrontea sortzen zen. 
Gauza berbera gertatzen zen aldentzean, korrontearen alderantzikatuta.
Hau gertatzen denean eremu magnetiko batek espiran korronte induzituak sortzen duela esaten da. 
Printzipio honi indukzio elektromagnetikoa deritzo.


II. Mary Fairfax Greig Somerville (1780-1872)

Michael Faraday-ren garaikidea zen eskoziar matematikari, astronomo eta ikerlari autodidakta izan zen. 
Grina erakutsi zuen emakumeetariko bat, matematikan eta aurrerapen teknologikoen jakinduria erakutsiz.
Astronomia susperrarazi zuen eta hainbat saiakera idatzi zituen. Arteetako Errege Akademia ingelesak 
saritu zuen, ohore bazkidetasunagatik, izan ere, emakumeak ezin ziren bazkideak izan.
XIX. mendeko zientzietako erreginaren goitizenaz ezaguna da. Itzali aurretik liburu bat idatzi zuen:
"92 urte ditut..., nire oroimena gertakizun ohikoetarako oso ahula da, baina matematiketarako edo 
esperientzia zientifikoetarako oso indartsua da. Aljebra goi-mailako liburuak irakurtzeko gai naiz. 
Baita ere, problema matematikoak ebatz ditzazket".






III. Garapena

Ireki "Ley de Faraday-ren legea" simulagailua eta egin ezazu Faraday-ren esperimentua.


 
1. Mugitu imana espiren barruan. Zer gertatzen da?

2. Aldatu imanaren polaritatea, zer gertatzen da?

3. Zer gertatzen da imana espiren barruan geldirik dagoenean? Zergatik?

4. Aktibatu espira gutxien aukera eta mugitu imana horren barruan
 
 Zer gertatzen da?
5. Zer ondoriozta dezakezu ?



6. Imana Iparraldetik Hegoaldera eta Hegoaldetik Iparraldera biratzen mantenduko bagenu bonbilla 
denbora osoan piztuta mantenduko litzateke. 
Simulagailua erabiliz, nola lortuko zenuke hori egitea?




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina