XABOIAREN LORBIDEA
Agnes Pockels kimikaren esparruan bidegilea izan zen. Bere
lana funtsezkoa izan zen gainazalen zientziaren sorreran, likidoen eta solidoen
gainazalak ikertzen dituen zientzia. Konkretuki monokapen ikerketa egin zuen,
ura, xaboiak eta olioak dituzten harremanak aztertuz.
Beraz, xaboiaren lorbidea egingo dugu hurrengo praktikan.
Alkali (ur-disoluzio basiko) baten eta gantz (kate luzeko azido organiko)
baten arteko erreakzioari saponifikazio-erreakzioa
deitzen zaio; saponifikazioaren produktuetako bat xaboia da (azido kopeitsuen
gatz alkalinoa). Xaboiari, aukeratutako helburuaren arabera, perfumea,
desinfektagarria, etab. gehitzen zaizkio.
Gertatzen den
erreakzioa: gantza + alkalia -----> xaboia +
glizerina
Olio erabilitik abiatuta, xaboi potasikoa egingo dugu.
Helburuak
-
Laborategiko oinarrizko
tresneria era egokian erabiltzea.
Materialak
Hauspeakin-ontziak
Irabiagailua
Metxeroa
Eustoin osoa
Perfumea, etab.
Erreaktiboak
Olioa
%20 KOH disoluzioa
Etanola
NaCl disoluzio asea
Prozedura
Olioa
%20 KOH disoluzioa
Etanola
NaCl disoluzio asea
Prozedura
-Hauspeakin-ontzi
batean 100 mL olio ipini, eta 60 mL etanol eta 100 mL KOH gehitu.
-Egindako nahastea Maria bainuan 30 minutuz eten gabe eraginez berotu. Oso gogorra jartzen bada, ura gehitu, eta apar asko eratuz gero, sutatik atera zertxobait.
-Eratutako xaboia bero dagoen bitartean, NaCl disoluzio beroa duen ontzira pasatu.
-Nahasteari eragin eta hurrengo saiora arte pausatzen utzi. Gaineko geruza solidoa xaboia da.

Galderak
1.
Koipeak, zer motatako
konposatuak dira?
2.
Zer da glizerina? Idatzi
bere formula.
3.
Azaldu xaboiaren jokaera
garbiketa-prozesua.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina