1.AZIDOTASUNA
ETA pH-a
Helburua
-
Azidotasun
kontzeptuari buruzko oinarrizko ideia edukitzea.
-
Azidotasuna neurtzeko
pH paperaren erabilgarritasuna ezagutzea.
Materialak Produktuak
Hauspeakin-ontziak Ura Sodio
sulfuroa
Flasko ikuzlea Limoi-zukua Sodio
kloruroa
Plastikozko pipetak Jogurta Amonio kloruroa
Espatula Amoniako
disoluzioa Azido
klorhidrikoa
pH paper adierazlea Azidotasunaren aurkako
pastilla Potasio hidroxidoa
(dis)
Beirazko hagatxoa Sodio karbonatoa C
bitamina
Portzelanazko plaka Sodio bikarbonatoa Ozpina
Sodio
sulfatoa
Esperientzia egiteko argibideak
1.
Erabiliko dituzun
lagin guztiak portzelanazko plakaren hutsuneetan ipin ditzakezu. Erabilitako
produktua egoera solidoan baldin badago, aldez aurretik uretan disolbatu
beharko duzu plakaren zulotxoan. Disolbatua edo egoera likidoan badago,
zuzenean sartuko duzu plakaren hutsunean.
2.
Beirazko hagatxoaren
muturra likido edo disoluzio bakoitzean busti ezazu eta paper adierazlearekin
kontaktuan jarri. Kolorazioa eta kasu bakoitzean markatzen duen pH-a idatzi.
Ohar garrantzitsuak
§ Erabilitako portzelanazko plakak erabat garbia egon
beharko du froga guztiak egin aurretik.
§ Plastikozko pipetak ur garbitan sarritan garbitzea oso
garrantzitsua da, batez ere beste disoluzio batekin erabili baino lehen.
§ 2.ataleko proba bakoitza egin baino lehen, beirazko
hagatxoa ere garbitu behar da.
ERABILITAKO
PRODUKTUA
|
PAPER
ADIERAZLEA
|
IZAERA AZIDOA,
BASIKOA ALA
NEUTROA?
|
|
KOLORAZIOA
|
pH
|
||
Emaitzak: Ondoko taula
egin eta bete
2. ETXEKO
ADIERAZLE BATEN PRESTAKETA ETA ERABILERA
Helburua
-
Etxeko adierazle baten prestaketa eta erabilera, zenbait disoluzioren izaera azido ala basikoa egiaztatzeko.
-
Laborategiko oinarrizko tresneria era egokian erabiltzea.
Materialak Produktuak
2
hauspeakin-ontzi (50 eta 250 mL-koak) Ura
Saiodiak Limoi-zukua
Flasko
ikuzlea Jogurta
Plastikozko
pipetak (3) Amoniako disoluzioa
Eustoina Azidotasunaren
aurkako pastilla
Eusteko
hagatxoa Sodio karbonatoa
Giltzaur
bikoitza Sodio bikarbonatoa
Metalezko
uztaia Sodio sulfatoa
Sare
isolatzailea Sodio sulfuroa
Bunsen
erregailua Sodio kloruroa
Labana
edo ganibeta Amonio kloruroa
Lonbarda
aza Azido klorhidrikoa
Espatula Potasio
hidroxidoa (dis)
Paper
adierazlea C bitamina
Beirazko
hagatxoa Ozpina
Esperientzia egiteko argibideak
- Lonbarda aza zatitu ondoren, zati txiki batzuk 250 mL-ko hauspeakin-ontzian sartu, eta uragehitu erabat estali arte. Nahastea irakin arte berotu, 5 minutu horrela eduki eta,ondoren, erregailua itzali.
- Bero-bero dagoen hauspeakin-ontzia kendu (kontuz!) eta hoztu arte utzi.
- Lortutako disoluzioa dekantatu eta iragazi, eta tanta-kontagailua duen ontzi batean sartu.
- Plastikozko pipeta erabiliz, gutxi gorabehera, 3 mL saiodi batean bota, eta ondoren,lonbarda aza irakitetik lortutako disoluzioaren 2 tanta (adierazlea izango dira). Idatz ezazu lortutako kolorazioa (disoluzio neutro bati dagokio).
- Plastikozko pipeta erabiliz, sar ezazu 3 mL azido klorhidriko disoluzio saiodi batean eta prestatu duzun disoluzio adierazlearen 2 tanta gehitu. Lortutako disoluzioaren kolorazioa idatzi (oso disoluzio azido bati dagokio).
- Plastikozko pipetaren laguntzaz, potasio hidroxido disoluzioaren 3 mL saiodi batean sartu eta prestatutako disoluzio adierazlearen 2 tanta gehitu. Lortutako disoluzioaren kolorazioa idatzi (oso disoluzio basiko bati dagokio).
- Espatularen muturraren laguntzaz, irakasleak eman dizun produktu solidoetariko batetik. KANTITATE TXIKI BAT hartu, adibidez, azidotasunaren aurkako pastillatik. Saiodi batean sartu eta (plastikozko pipeta erabiliz) 3 mL ur gehitu, gutxi gorabehera. Produktua erabat disolbatu arte saiodia irabiatu. Jarraian, prestatu duzun disoluzio adierazlearen 2 tanta gehitu. Lortutako kolorazioa idatzi.
- Egin ezazu era berean irakasleak emandako beste produktuekin (ozpinarekin eta limoiarekin); disoluzioen kasuetan, adierazlea gehitu baino lehen, disoluzio bakoitzetik 0,5 mL hartu eta 2,5 mL ur gehitu; jogurtaren kasuan, KANTITATE TXIKI BAT espatularen muturrarekin hartu, eta, ondoren, 3 mL ur eta adierazlea gehitu.
- Beirazko hagatxoaren muturra prestatutako disoluzio bakoitzean busti eta paper adierazlearekin kontaktuan jarri. Kolorazioa eta kasu bakoitzean markatzen duen pH-a idatzi.
Ohar garrantzitsuak
-
Erabilitako ontzi guztiak (saiodiak, hauspeakin-ontziak, etab.) erabat garbiak egon behar dute.
-
Plastikozko pipetak ur garbitan sarritan garbitzea oso garrantzitsua da, batez ere beste disoluzio batekin erabili baino lehen.
-
Beirazko hagatxoa, 9. Ataleko proba bakoitza egin baino lehen garbitu behar da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina