STEAM proiektua 24-25 - Zubiak eraiki eta frogatu!


 Zubiak eraiki eta frogatu!

Azken asteotan gure ikasleek proiektu berezi batean parte hartu dute: taldeka zubi bat diseinatu eta eraikitzea, eta gero zubi horien erresistentzia neurtzea benetako proba baten bidez. Helburua zen zein zubi zen sendoena jakitea, material berdinekin eginda eta diseinu desberdinak erabilita.

Proiektua honela egituratu da:

  • Diseinua eta planifikazioa: Ikasleek euren ideiak marraztu eta egitura egonkor eta eraginkorren ezaugarriak aztertu dituzte.

  • Eraikuntza: Euren diseinuak gauzatu dituzte, taldean lan eginez eta sormena erabiliz.

  • Esfortzu-probak: Zubi bakoitzari pisua gehitu zaio progresiboki, apurtu arte, zubi sendoena zein den jakiteko.

Esperientzia honek aukera eman die ikasleei ingeniaritzako oinarrizko kontzeptuak esperimentalki ikasteko, hala nola tentsioa, konpresioa edo egitura oreka. Baina teknikoaz haratago, ikasleek talde-lana, erabakiak hartzea eta erronkei aurre egitea ere landu dituzte.

Parte hartu dute: DBH 4. mailako ikasleek

 Zer gertatzen da ikasle talde bati zubi bat diseinatu eta eraikitzeko erronka ematen badiezu? Eta gero pisua jasateko proba bat gehitzen baduzu? Hauxe: esperientzia aberasgarria eta emaitza harrigarriak!



Ikasleek beraien zubiak eraiki dituzte eta erresistentzia proba zorrotzak egin dituzte! Zein taldeak lortu du zubi sendoena?  


 

 Zorionak guztioi parte hartzeagatik!

 

 

 

 

 

 

 

STEAM proiektua 24-25 - Energia berriztagarrien esperimentuak eta etorkizuneko hiriaren maketa

"ETORKIZUNEKO HIRIA ERAIKITZEN:  ENERGETIKOKI ERAGINKORRA DEN HIRIAREN DISEINUA ETA ERAIKUNTZA "

Steam proiektuaren helburuak

❏ Jasangarritasunaren eta energiaren kontsumoaren garrantziari buruzko kontzientzia sustatzea.

❏Emakumeek zientzia eta teknologiaren arloko lanetarako grina eta lidergoa sustatzea.

❏Talde-lana, arazoen ebazpena eta sormena sustatzea.

❏ Proiektuak dokumentatzen ikastea hainbat IKT baliabide erabiliz.

❏ Zientzia eta ingeniaritza arloko emakumeren lana ezagutzea, erreferente femeninoak izan ditzaten.

❏ Teknologia berriak (simulazioak, sentsoreak, VR eta AR) barne hartzen dituzten metodologiak , proiektuetan oinarritutako metodologiak eta abar aplikazioan aurrera egitea.

 

Proiektuaren azalpen laburra eta antolaketa .

DBH4 mailan Fisika eta Kimika ikasgaia egiten duten ikasleekin burutu da, Euskara, Plastika eta Ekonomiako mintegiekin lankidetzan.

Etorkizuneko hiria eraikitzeko  lau maketa  egin dute Lanbide Jarduerak  ikasgaia egiten duten ikasleek eta bertan kokatzeko hainbat eraikuntzak diseinatu behar izan dituzte  energia berriztagarriak ezarriz: eguzki-energia fotovoltaikoa, eguzki-energia termikoa, energia eolikoa, eta hidrogenozko erregai-pila 

Ikasleek  Ekonomia ikasgaian ere eragin ekonomikoa aztertu dute , hain zuzen ere, energetikoki eraginkorrak diren etxeen eraikuntza epe luzerako errentagarria izan daitekeela frogatzean, energia-kostuak aurrezten baititu.

Talde-lana antolatzeko ikaskuntza kooperatibo moduan lan egin dute. Taldekide bakoitzak rol bat bete du (koordinatzailea, ikuskatzailea, bozeramailea eta idazkaria) eta horrek funtzio batzuk bere gain hartzea dakar, Talde bakoitzak bere ikaskideei aurkezpena edo infografia  erakutsi die  egin dituzten esperimentuak azalduz.

                                                            

HIDROGENOZKO PILA                  ENERGIA EOLIKOA 

            

ENERGIA FOTOVOLTAIKOA 

HIDROGENOZKO ERREGAI PILA