MENU DESPLEGABLE

STEAM PROIEKTUA

 


Azken hilabete honetan 4.mailako ikasleak STEAM proiektuan lan egiten aritu dira jarduera desberdinetan:
 
1.Kontxako badiako maketa eta domino zirkuitua
2.Molekula organikoen erakusketa
3.Zubiak egin dituzte eta gero erresistentzia frogak
4.Escape Room batzuk egin dituzte fisika-kimika kontzeptuak erabiliz
 
Hau dena Marrazketa eta Plastika , Teknologia eta Fisika-Kimika mintegien koordinazioa ri esker lortu dugu. Hemen dituzue etapa desberdinetako argazkiak.
 
Mila esker ikasleei egin duten lanagatik







STEAM JARDUERAK

 2023-2024 ikasturtean zehar Antigua-Luberriko Mekanikako ikasleek aukera izan dute praktikak simulazioen bitartez  egin ahal izateko eta laborategian sentsoreekin lan egin ahal izateko. Talde kooperatiboetan aritu izan dira lanean eta neskek eduki dute lidergoa. 

Urte honetan ere 2.DBHko ikasleek laborategian STEAM jarduerak egiteko aukera izan dituzte : laborategiko praktikak eta betaurreko birtualekin praktikak.

Laborategiko Tekniketako ikasleek ere STEAM jarduera desberdinak ere egin dituzte.

 




STEAM IRTEERAK

Aurten Antigua-Luberri BHI ikastetxean hainbat irteera egin ditugu STEAM proiektuaren barruan: DIPC eta CFM ikerketa zentroetara, Nanogunera,Naturklima zentrora... Oso interesgarria eta aberasgarria izan da gure ikasleentzat...



 

EMAKUME ETA NESKA ZIENTZIALARIEN EGUNA-2024


 
 
Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko egunean  Worl Kafe ospatu genuen eta gure ikasleek inguruko ikerketen zentrtroetako (DIPC,Polymat, Nanogune , Tecnalia)  eta Kanpoko ikerketa zentro bateko (LAIR Fundazioa)  6 emakume zientzialarirekin hiz egiteko eta bere esperientziak ezagutzeko aukera paregabea eduki zuten.