Orriak

Zientziatik errealitatera: neutroien mundua ezagutzen

 

2.Batxilergoko ikasleek STEAM SAREko "Energia berrikuntzan bihurtuz: ulertu nola funtzionatzen duen partikula-azeleragailu batean oinarritutako neutroi-iturri batek" izeneko jardueran parte hartu zuten martxoaren 6an.

Esperientzia paregabea izan dute, ikasgelako ikaskuntza eta benetako ingurune zientifikoa uztartuz. Jardueraren baitan, ESS Bilbao-ra bisita gidatua egin genuen, eta bertan ikasleek aukera izan zuten lehen eskutik ezagutzeko nola funtzionatzen duen partikula-azeleragailu batean oinarritutako neutroi-iturri batek.

Bisitan zehar, prozesuaren fase nagusiak aztertu genituen, baita teknologia honek hainbat sektoretan dituen aplikazioak ere, hala nola zientzian, industrian eta medikuntzan. Gainera, fisikan, ingeniaritzan eta teknologian adituak diren profesionalek azalpenak eman zizkiguten, ikasleen jakin-mina piztuz eta etorkizuneko aukera akademiko eta profesionaletara hurbilduz.

 

                                                           



Esperientzia osatzeko, ikasleek mekanikako klasean landutako proiektuari ekin zioten: partikula-azeleragailu batean oinarritutako neutroi-iturri baten prototipoa diseinatu eta eraikitzea. Lan hau modu analogikoan garatu dute, eta, horren bidez, talde-lana, sormena eta pentsamendu kritikoa sustatu dituzte.

Proiektuaren emaitzak bideoetan jaso dira; bertan ikus daitezke ikasleek sortutako prototipoak eta egindako lana. Horrela, ikasitakoa praktikan aplikatzeko aukera izan dute, eta zientzia eta teknologiaren mundura hurbiltzeko esperientzia aberasgarria bizi dute.  

Hona hemen prototipo baten adibide bat


 

 

 

STEAM SAREA-Grabitatzen duten gorputzak: artea eta zientzia elkarlanean

 

Gaur, otsailak 27, 2. Batxilergoko Fisikako ikasleek esperientzia berezi bat bizi izan dute: “Grabitatzen duten gorputzak: nola integratu artea eta zientzia” jarduera, Donostia International Physics Center-en (DIPC) eskutik.

Saioan zehar, artea eta sormena erabiliz, grabitazioarekin lotutako kontzeptuak landu dituzte modu dinamiko eta parte-hartzailean. DIPCeko aditu batzuek proposatutako talde-dinamika sortzaile eta performatiboen bidez, fisika beste modu batean bizitzeko eta ulertzeko aukera izan dute.

Gainera, DIPCeko zientzialariekin lasai hitz egiteko eta buruan zituzten galderak zuzenean egiteko aukera ere izan dute. Oso interesgarria izan da ikustea nola lan egiten duten benetako ikertzaileek, nolakoa den haien egunerokoa, eta nola iritsi diren gaur egun dauden tokira. Elkarrizketa horiei esker, grabitazioari buruz gehiago ikasi dute, baina baita zientzialari izateko bideari buruz ere. Benetan esperientzia aberasgarria izan da!


 



Emakume eta Neska Zientzialarien eguna - 2026

 

World Kafe: Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Egunean,   bederatzi emakume zientzialari etorri dira ikastetxera, DBH4 eta Batxilergoko ikasleekin beren bizipenak partekatuz, zientziara gerturatu eta beren  ikasketa ibilbidea  irudikatzen laguntzeko ere. Ikasleek haien ibilbide profesionala, pasioa eta aholkuak gertutik ezagutzeko aukera paregabea izan dute,

Ikasleek animatzeko ondoko bideoa ikastetxeko web orrialdean argitaratu genuen .

 

Ekitaldiaren bideoa ikusi nahi badezu ireki ondoko QRa

 

 

 DBH2 eta DBH3ko ikasleek egun hori ospatzeko SCAPE ROOM bat egin zuten: